Oso kezkatuta mendiko ibilbideak ere Google-ren bidez sortu, partekatu eta baliatzeko zabaltzen ari den joerarekin. Orain arte haien atzaparretatik libre zegoen eremu apurretakoa izan da, OruxMaps, Wikiloc, OpenStreetMap eta halakoak izan baitira nagusi. Baina orain...
👇👇👇
Esate baterako, Arrasateko Udalak bere webgunean herri barneko hainbat ibilbide jarri zituen herritik atera ezin zenean (nik behintzat orduan ezagutu nuen): https://arrasate.eus/eu/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak. Ekimen bikaina, baina gaizki gauzatua, Google Maps-en gainean eraiki baitzen. Idatzi diet horren alde txarrak aipatuz, hemen irakur ditzakezue arrazoiak:
https://twitter.com/ileturia/status/1378292661795315712
Beste adibide bat, duela hilabete pare bat guatxapez asko zabaldu zena, norbaitek EAEko mendiak, bidexkak, bizikleta-bideak... Mendikat eta OpenStreetMap-etik hartu eta Google-ra eraman zuenekoa (ez dut estekatuko). Egileak dioenaz, "Ya se puede ir al monte sin tener instalado ningún programa de GPS", tira...
Nabigatzailean oso poliki doa. Google Maps-ekin ez hainbeste, baina app bat da, ez da instalatu behar Androidetan badatorrelako, ez besterik. Gainera, zer du zaila app bat instalatzeak?
Hau da, nik igotzen dut edukia OpenStreetMap-era, mendiko bidexkak-eta. Eta libre egiten dut eduki hori, nahi baitut eduki librea sortu multinazional erraldoiei aurre egiteko. Eta justu beraiek ez duten eduki hori, naturakoa eta mendietakoa, beste norbaitek beraien plataforma eta app-en eskuetan jartzeak, ez dit graziarik egiten. Eta pentsatzen dut OSMko kolaboratzaile gehienen edo askoren iritzia izango dela.
@ileturia idatzi dozuna irakurrita, pentsetan egon naz,bide barriak ezagutzeko baliabide horrek erabiltea ondo legoke ez?Niri eroso egiten jat, bide desbardinak ezagutzeko eta edade, egoera desbardinak kontutan eukita, aproposena aukeratzeko.Nik uste dot pandemia dala ta, mendiko martxak gehitu dira.Gero, daukagun afiziñue dana aireagotzeko, ba publifikatzera! Ez dot ezagutzen Googlelena kontatu dozuna, baina Wikiloc bai.Eta proposamen interesgarriak dagoz. Beste barik,irakuritakoari bueltaka...
@Izaskun Bai, jakina, ni ere asko ibiltzen naiz mendian Wikiloc-eko ibilbideak baliatuta eta OruxMaps eta OpenStreetMap eta beste erabiliz, eta oso ongi dago, eta jende askok egiten du eta orain arte gehien erabili izan dena hori izan da. Horraino bikain. Horri buruz idatzi nuen duela denbora bat: https://www.sarean.eus/mendian-ez-galtzeko-app-etan-ez-galtzeko/
@Izaskun Kontua da orain hainbat tokitan Google-ren tresnak hasi direla erabiltzen bideak sortzeko, partekatzeko eta mendian gidatzeko, eta hori ez zait bide egokia iruditzen, ez filosofikoki (Google-ri beste botere-eremu bat ematea eta jendearen dependentzia handitzea delako) ez praktikoki (Google Maps-en mendiko bidexka eta interes-puntuei dagokienez ez dagoelako ezer).
@ileturia guztiz ados idatzitakoagaz!
Hainbat jende eta erakunde ari da Google-ren My Maps zerbitzuaren bidez ibilbideak sortzen. Gero horiek Google Maps-eko esteka gisa partekatzen dira, eta telefonoan Google Maps aplikazioarekin irekita baliatu mendian ibiltzeko.