Nextcloud ikaragarria da, kalitate oso handiko eta mila aukera dituen software libre aparta, eta oso komunitate eta enpresa dinamikoa du atzean. Gaur goizean plugin baten eguneraketa faltan botatzen dudala esan diet Mastodon.eus bidez, issue bat sortu dut, eta arratsalderako egin dute! Bikain!
@gontxatorre Hau idatzi nuen Nextcloud-i buruz Sarean.eus agerkari digitalean, euskaraz, agian baliagarria izango zaizu:
https://www.sarean.eus/nextcloud-izan-zure-hodei-propioa-eta-berreskuratu-zure-datu-eta-fitxategien-kontrola/
@gontxatorre Finean, Google Drive, WeTransfer, Google Calendar, Google Contacts, Google Photos, Dropbox, Google Docs eta antzekoen ordezkoa da, zure kontrolpeko hodeian. Eta duen plugin ekosistema aberatsaren bidez, baita gehiago ere: Google Forms, Google Tasks, Evernote, Delicious, Spotify, pasahitz kudeatzailea eta beste zerbitzu asko ordezka ditzake. Eta dena software librean eta euskaraz! Nire hodei pribatutik partekatutako bideo honekin hobeto ulertuko da agian: https://lainoa.leturia.eus/s/WZmYwxaCcFB7cCr
@gontxatorre Nik ostatatze-zerbitzu bat hartuta dut eta nik neuk instalatu eta konfiguratzen dut bertan Nextcloud eta pluginak, baina hori beharbada ez dago edonoren esku... Edonola ere, badaude Nextcloud instalatuta eskaintzen duten zerbitzuak.
Mila esker, @ileturia . Lasai. lasai jarriko naiz honekin, ea hobeto ulertzen dudan.
Esango dizut...
@gontxatorre @ileturia Erabiltzen ikastea erraza da?
@jogerka @gontxatorre Instalatzea eta konfiguratzea izan daiteke zaila, baina instalatuta datorrenean erabiltzea ez.
@ileturia @gontxatorre gaur berriz sartu naiz ea kontua irekitzera animatzen nintzen, baina oker ez banago zerbitzari propio bat behar da, eta ez daukat.
Inork egiten ditu horrelako lanak? Badago enpresa/autonomorik honetara dedikatzen danik?
@jogerka @gontxatorre Bai, Nextcloud zerbitzari batean instalatu behar duzu, edo instalatuta eskaintzen duen zerbitzu bat hartu. Agian @Talaioskoopek egiten du edo jakingo du nork egiten duen. Doako batzuk ere badaude toki nahiko mugatuarekin: https://nextcloud.com/signup/
@gontxatorre @ileturia bihar aztertuko dut aukera hori
@gontxatorre @jogerka Berez, instalazio gabe oso erraza da. Erabilera puntuala egiteko (dokumentu bat igo gero beste nonbaitetik jaisteko pendrive-aren ordez, norbaitekin partekatu nahi den fitxategi handi bat igotzeko WeTransfer ordez, dokumentu bat igo norbaitekin kolaboratiboki editatzeko...) ez da beste ezer behar.
@ileturia @jogerka horixe pentsatu dut nik. Eta hori da, berez, nik egingo nukeen erabilera. Hortaz, probatuko dut, dokumentuak igo eta Libreofficekin editatzeko aukera ere ematen du eta.
Mugak izango ditu. Adibidez, formularioak (Forms edo antzekorik) egiteko aukerarik ez du (edo ez dut aurkitu). Baina horretarako badaude beste aukerak
@gontxatorre @jogerka Nextcloud-ek badu Forms plugina, Google Forms-en pareko gauzak egiteko. Ez dakidana da hor instalatuta izango duten edo, ez badago, instalatzeko aukera izango duzun... Begiratu beharko, edo haiei galdetu bestela.
@ileturia @jogerka horrek ez du garrantzi handirik. Nik beste aukera hau erabiltzen dut: https://liberaforms.org/eu
@gontxatorre @jogerka Erabilera aurreratuago eta apurtxo bat (soilik apurtxo bat) konplexuago bat litzateke benetan Googleren hodeian dugun guztia gure lainora pasatzea: kontaktuak eta egutegia horra pasatzea eta telefonoak ere bertatik hartzea sinkronizazio automatikoz, gure etxeko disko gogorreko hodeiko segurtasun kopiak bertan egitea automatikoki, telefonoarekin ateratako argazkiak bertan gorde daitezela automatikoki Google Photos-en ordez... Baina egia da horretarako 8 GB gutxitxo dela.
@jogerka @ileturia @gontxatorre Hosting enpresa batean espazioa alokatu dezakezu eta zuk zeuk instalatu Nextcloud webgunean lortu daitekeen artxiboari esker [ordenagailura deskargatu eta gero FTP bidez zure espaziora igo]. *Baina kontuz:* DreamHost-en adibidez PHP bertsio zaharra darabilte eta ezin da Nextcloud 20 baino berriagoa instalatu.
Badakit asko errepikatzen naizela baina Raspberry bat eta ordubete izango bazenitu… up and running!
@rawr @gontxatorre
RaspberriPiarena da gehien atsegin dudan aukera baina ez dut horretarako ezagupen nahikorik.
Agian @ileturiak aipatu bezela @Talaioskoop ekoek dakite nork eskaintzen duen horrelako zerbitzu/produkturik konfiguratuta eta erabiltzeko prest, edo agian @iametzakoek
@jogerka @rawr @gontxatorre @Talaioskoop @iametza Etxerako gailua nahi baduzu, badaude Nextcloud instalatuta dakartenak: https://nextcloud.com/devices/
@ileturia @jogerka @gontxatorre @Talaioskoop @iametza Hara! Nextcloud Box ezagutzen nuen nik baina erostera joan orduko agortuta zegoen. Gainontzekoak berriak dira niretzat.
@jogerka @rawr @gontxatorre @ileturia @iametza
Guk eskaintzen ditugu nextcloudak. Gainera, laster zerbitzu berri bat jarriko dugu martxan.
@Talaioskoop
Ikusi dut Metak.eus zerbitzua garatzen zabiltzatela, nextclouden oinarrituta. Badago aurreratzerik zer eskainiko dozuen?
@jogerka @rawr @gontxatorre @ileturia @iametza
Instantzia propioa muntatzeko eta mantentzeko baliabiderik ez dutenei alternatiba eskuragarri bat eskaintzea da helburua.
@gontxatorre Finean, zure laino propioa izatea ahalbidetzen dizu. Hau da, zure kontrolpeko zerbitzari batean edo erraldoi teknologiko bat ez den eta pribatutasuna babesten duen hornitzaile batenean izan ditzakezu zure datuak: dokumentuak, argazkiak, kontaktuak, egutegia... Dena edonondik atzigarri eta editagarri web interfaze baten bidez, eta baita telefonoko ohiko app-etan ere.