inakialegria (r)en bultzada

Atzerritartasun legearen ondorioz nire ikasleek praktikaldiaren ondoren dituzten oztopoak eta Wikiliburuaren inguruan Radio Euskadiko Bulebar saioan egin zidaten elkarrizketa.

inakialegria (r)en bultzada

Programa polita ondu dugu ostiraleko Informatikari Euskaldunen Bilkurarako. Adimen artifiziala da gai nagusia, baina izango dira beste hainbat gai interesgarri ere komunikazioetan: hezkuntzaren ingurukoak, software librea...

ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroa/

Oraindik garaiz zaude izena emateko. Animatu!

inakialegria (r)en bultzada


Iruñeko UEUren ikastaroak martxan. Gaur "zientziaren balioak egia-ostearen garaietan" jardunaldia @katakrak54.en, @elhuyar ekin
Nafarroako gobernuarekin hitzartutako lau ikastaro ere martxan Ezpeletan
www.ueu.eus/udako-ikastaroa

inakialegria (r)en bultzada

Italiako datuen babeserako agintaritzak debekatu du, datu ugari Estatu Batuetara komunikatzean ​ urratzen duela ulertuta:

community.nicfab.it/post/4156

inakialegria (r)en bultzada
inakialegria (r)en bultzada
inakialegria (r)en bultzada


"Urteak bete eta abenturak bizi" bai, horixe!
Eskerrik asko Pirritx, Porrotx eta Marimotots!

inakialegria (r)en bultzada

Ostegun eta ostiral honetan EMLCT master europarraren urteroko bileraren anfitrioi izango gara Donostian. Partzuergo osoko ikasleek beren posterrak aurkeztuko dituzte eta bi hitzaldi gonbidatu izango ditugu (ingelesez).

1) Ekainak 23, 11:30etan: Oier López de Lacalle, "Few-shot Information Extraction is here: Pre-train, prompt and entail".

2) Ekainak 24, 10:00etan: Mikel Artetxe, "Is scale all you need?".

Hitzaldiak online jarraitu ahal izango dira EHUren webgunean: ehutb.ehu.eus/1katea

inakialegria (r)en bultzada
inakialegria (r)en bultzada

📢 Hilabetero webinar irekiak egiten ditugu hizketaren zein hizkuntzaren prozesamenduan lan egiten duten ikerlariekin, eta hurrengo ostiralean saio berri bat izango dugu.

Hizlaria: Mikel Artetxe (FAIR, Meta AI)
Izenburua: Is scale all you need? (ingelesez)
Data: Ekainak 24, 10:00

Informazio gehiagorako eta izena emateko (doan): t.co/5vFb7Q8GWL

Ez galdu!

inakialegria (r)en bultzada

Olatz Perez de Viñaspre eta Gorka Labaka itzulpengintza automatikoaren ikertzaileak Tilburgen daude, SignON europar proiektuaren urteroko bileran parte hartzen.

Proiektu honen helburua zeinu-hizkuntzaren eta idatzizko/ahozko hizkuntzen artean itzultzeko gai den aplikazio mugikor bat garatzea da.

inakialegria (r)en bultzada

Sagarduik bere hitzak txarto ulertu ditugula saltzen jarraitzen duen bitartean, orrotu nahiko nuke "kultura aldaketa" horren baitan dagoena. Osasun-arreta 🏥lortzeko mugitzea (edo pribatuan ordaintzea) baino zeozer sakonagoa dago. Haritxo bat 🧵

inakialegria (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.