Jarraitu

Kontuan hartzeko, beste gauzen artean hizkuntzen aniztasunari begira @ManexGaraio@twitter.com

RT @meneame_net@twitter.com

MicroG, un proyecto para evitar que Android se vuelva un sistema operativo privado meneame.net/story/microg-proye

🐦🔗: twitter.com/meneame_net/status

@inakialegria askatasunik ematen al digu kartzelara joateko zubi libre bat izateak?
migrog edo e.foundation ?

@jlanda @inakialegria

Kontua da berez libreak diren aplikazioak ere badaudela Google Play Services geruza hori gabe ondo ez dabiltzanak, edo erabat ez dabiltzanak.

Zoritxarrez garatzaile askoren ikuspuntutik Android ez da AOSP, eta praktikan AOSP + Google Play Services geruza da Android.

Beraz baietz esango nuke, MicroG proiektuak askeagoak izaten laguntzen gaituela.

@Osoitz

@inakialegria

microg ren zati batzuk (kokapen moduluak esaterako) libreago egiten gaitu bai, backend-a aukeratu baitezakegu eta librea den beste bat erabili. Beste zati batzuk ordea (play storerako sarbideak adibidez) sistemarekiko menpekotasuna berresteko besterik ez dute balio.

Ein batean openjdk aurretik javarekin genuen egoera ekartzen dit gogora, software librea, baino exekutatzeko pribatibotik pasa behar bai edo bai.

@Osoitz @inakialegria
Kasu hontan softwareaz hararako: zerbitzuen menpeko bagara ez gara libre izango software stack osoa librea izan harren

@jlanda @inakialegria

MicroG erabiltzen hasi nintzen mapa aplikazioak asko erabiltzen nituen garai batean, gutxienez MicroG-k lehenetsita zekarren Mozillaren geolokalizazio zerbitzuarekin hirian kokapenak funtzionatzen zuelako.

LineageOS gordina ez zen nahikoa niretzat eta erdibideko bidearekin saiatu nintzen, baina azkenean amore eman ere (ez dut gogoratzen zehazki zergatik) eta Gapps instalatzen bukatu nuen.

Ideologikoki esaten duzunarekin ados egon banaiteke ere, asko dago egiteko 1/2

@jlanda @inakialegria
Esan nuen aspaldi Android libre baterako aplikazioen eskasia handia zegoela, oraindik berdintsu pentsatzen dut.

Dagoena argitara ekartzeko inork laguntzeko gogoa badu, F-Droid proiektuan indarrak sartu ditzala, itota daude eta itoaldi horretan erabaki txarrak hartzen.

Mezularitza libre baten aldeko apustua behar da, guk egin dugu Matrixekin baina motel doa kontua, gutxik erabiltzen dugu.

MicroG arazo gisa ikustea begirada okerreko tokian jartzea dela uste dut. 2/2

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.