Erakutsi berriagoak

Testigantzak behar ditugu - Bir Farraró 'Umadevi'

Eusko Jaurlaritzaren aurka salaketa jartzeko, bai Hezkuntza Protokoloarengatik, bai haren ezarpenagatik ere. Giza Eskubideen aldeko Euskal Herriko hainbat taldek eta elkartek osatutako plataforma garen aldetik, dei egiten diegu ama eta aita guztiei, testigantzak biltzea baita lehen urratsa hurrengo pausuak eman ahal izateko.

independentea.eus/testigantzak

Joseba Bidaurrazaga, mediku naturista - Eleder Aurtenetxe Pildain

Osasuna, euskeraz, osotasun ona: mentalki, psikologikoki, espiritualki, fisikoki eta animikoki oreka edukitzea. Gaixotasunei aurre egiteko oinarrizko ideia batzuk gogorarazi dizkigu: beroa, ohea, salda, kaka eta denbora. Herritarrek bazekiten ondo, lehenago: herri osasuna, herritarren esku utzi, ez zientistalariengan!

independentea.eus/joseba-bidau

Azeri dantza - Josu Naberan

Oina zoruan tinko jarri eta ezkerrerantz tiraka hasteko aukera da oraingo hauxe. Pribatizazio, murrizketa, kontrol neurrigabeko eta kolonizazioaren aurka, gure balio tradizional diren auzotasunaz eta naziotasunaz baliatuz, defentsarako nahiz kontraerasorako.

independentea.eus/azeri-dantza

“Derrigortzearen kontra, informatzearen alde”? - Silvano Baztan G.

Ana Galarragak “zalantzan zeudenak lasaitzeko” idatzi omen du bere artikulua. Zalantzarik ez dut txerto hauei dagokienez. Nirea, zuretzat uzten dizut, gustu handiz.

independentea.eus/derrigortzea

Isilarazitako ahotsa - Mikel Aginagalde

Nola hitz egin dezake muturren aurrean ezarri diguten engainu absolutua ikusteko gaitasunik ez duenak independentzia nazionalaz? Ordezkatuko ez gaituzten sistemaren zerbitzari onak diren alderdi politiko bizkarroi horiek berretsitako salbuespen-egoera etengabetik ezin irten gintezke irizpide propio eta autokontrolik gabe.

independentea.eus/isilarazitak

Miren Basaras beldurkratari - Diego Calvo Sanz

Oso larria da ustez zientzia arlokoa den eta EHUn kargu garrantzitsua duen pertsona batek injektatu gabeko langile bat modu horretan epaitzea eta “kutsatzearen” erantzuletzat jotzea, are okerrago enpresa farmazeutikoek beraiek eta gaur egungo ebidentzia zientifikoek infekzioaren etena frogatu ez dutenean, ez eta birusa transmititu denik ere.

independentea.eus/miren-basara

Baiagaz eta Ezagaz - Jon Eyherabide

Negazionista gehitu ene akatsen listan, koronazirko ta bere tele-mago-artista, interneten pitokeriz luzea da lista. Eskuin muturrak mugiarazten panpin konplotista, nik nahiago ene umeekin izan konpotista.

independentea.eus/baiagaz-eta-

Zeinek jarriko ote dio kaskabela? - Josu Naberan

Oilar nagusien arteko gerra zibernetiko deklaratu gabeak, milaka antenaz eta ehunka satelitez bete du, lurrazala ezeze, planetaren gaineko espazioa. Garai larria bizi dugu bai, hala ere, ez dezagun bultza angustia antzu alferrikakorik. Angustia sortzailea da behar duguna, non gauden eta nora goazen argi daukatenena, aktiboa, aktibista.

independentea.eus/zeinek-jarri

Covi-Diktaduraren aurka - Iñigo Leza

Hau ez da berez bukatuko, lortu duten botere horri guztiari ez diotelako uko egingo. Kaleak berreskuratu behar ditugu, maskara kendu, jendearekin bildu…

independentea.eus/covi-diktadu

Zer da errefuxiatu izatea? - Asier Guridi Zaloña

Infernua. Estatu Espainiarrak, adibidez, berez oinarrizko giza eskubidea besterik ez den nortasun eskubidea ere ukatzen dit. Oso argi dut Euskal Herria independente eta sozialista baten alde harturiko konpromisoagatik mendekatzen nautela.

independentea.eus/zer-da-erref

Kultura segurua? - Aitor Unanue

Atzean beti otsoa duenak ezin otsorik ikusi, ezta behin eta berriz ondokoak esanda ere, ezta bueltaka eta bueltaka arituta ere, harik eta ispiluaren aurrean jartzen den arte.

independentea.eus/kultura-segu

Paradigma greziarra - Itsaso Güemes

Mikel Ibargurenen iritzi artikulua: “Egun bizi ditugun antsietate, depresio, ezin ulertu eta kezka orokortuek, Pascalek esango lukeen eran, ongi pentsatzen ikastera bultzatu behar gintuzkete.”…

independentea.eus/paradigma-gr

Zugarramurdiko Altamira? - Gontzal Fontaneda

Inkisizioaren sinesmenek kondenatuta sutan hil zituzten inoiz ere sorginak izan ez zirenak. Espainiako Natur Historiaren Elkartearen teoriek kondenatu zituzten gerora Munduko Ondare izendatuak izango zirenak. Orain, iritzi akademiko eta judizialek inolako frogarik gabe kondenatu dituzte faltsutzat grafitoak.

independentea.eus/zugarramurdi

Bolzanoko Ötziriren lagun nafarra - Fito Rodriguez, @fitorodriguez

Informazio asko eta asko ari dela ezkutatzen eta ematen dizkiguten datu gehienak susmagarriak direla dakidan honetan, burura datorkit informazioa ez dela hain erraz birrintzen, aitzitik, energia bezala, eraldatzen baizik. Sekreturik zikinena ere, azaleratuko da noizbait, eta berragertuko dira ostendutako datuak.

independentea.eus/bolzanoko-ot

Inkisizioaren atarian - Josu Naberan

Arrazoitu gabeko aginduak ematea borregoak baikinen “agintekeria” da. Halaber, informazio osoa eta zehatza ez ematea, baizik eta iluna, “obskurantismoa” da. Bi horiek Inkisizioa besterik ezin ekarri. Eta jendearen aldetik zer? Normala litzateke, horren guztiaren aurrean, jarrera kritikoa. Baina bestelakoa ere gertatzeko arriskua dago: artalde-jarrera, eta hortik laster, faxismoa.

independentea.eus/inkisizioare

EHE berriaren izaeraz eta zereginaz - Joxemi Campillo Robles

Diskurtso historiko zorrotz eta zuzena albo batera utziz, dokumentua politikoki zuzena da hemengo eragileekiko. Kanpoko etsaiak ondo datoz barruko miseriak estaltzeko. Oker egon naiteke, baina ematen du hemendik aurrera politikari abertzaleen independentziaren aldeko kanpaina erderazaleei kobertura euskaltzalea ematera dedikatuko dela.

independentea.eus/ehe-berriare

Astrazenekako tronboak bueltan datoz - Jon Ander Etxebarria Garate

Zergatik txertatzen zaio jendeari osasun arazo larria areagotu dezakeen hori?

independentea.eus/astrazenekak

Beldurrak katigatuta: zenbateko, etiketa eta protokoloak - Haizea Urtasun Rosano

Gertatu dena ez da birus arras hilgarri batek inbaditu gaituela, izu-uholdea sortu duen pandemia faltsu bat muntatu digutela baizik. Koronabirus-hildakotzat etiketatutako hildako gehienak aurreko urteetako gripe, hotzeri, pneumonia eta abarrek hil dituzte; baina beste parte bat Koronabirus Operazioaren beraren ondorio ezberdinek eragindako gaixo eta hildakoak dira.

independentea.eus/beldurrak-ka

Osasuna, Elikadura eta Sanitarismoa - Asier Bastarrika Gorostiza

Azken urtean azelerazio itzela izan du bizitza ulertu beharrean, menpean hartzea obsesio duen lasterketa eroak. Notizia beldurgarri handiek itsuturik, esnatzen ez bagara, osasuntsu bizitzeko oinarrizko behar baten gaineko burujabetza erabat hipotekaturik egongo gara.

independentea.eus/osasuna-elik

Katuari laguntzen arratoia - Mikel Alzuart Zaldain 'Dutari'

Orain jarri digute EITBn maratoia, ikertu ezazue zein den hor gidoia. Berriak zabaltzeko euskaraz Berria, zer jarrera hartu duzun ez da hain berria. Ezker abertzalea neurri gogorrak, orain gu ez baikara lehen bezain jatorrak. Bukaezina baita sumisoen zerrenda, segi zazue, segi, zuen bide senda; guk jarraituko dugu geronen agenda.

independentea.eus/katuari-lagu

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.