Jarraitu

Ezagutzen al du norbaitek tomate honen espeziea? Txikiak dira, beltzak eta asko ateratzen dira

@atxamart
Handiegik iruditu zaizkit eta gurek cherryak bezala ateratzen dira. Luku edo mordoetan ateratzen dira.

@inigoortega
Argazkietan cherryak baino handiagoak direla ematen zuen eta... Orduan cherry beltzak izango dira, perla beltzak ere deitzen zaie.

@atxamart esan nahi dut, tamaina txikia da. Baliteke cherryak baino handiagoak? baina cherryak bezala ateratzen dira landaretik. Orain ikusiko dut aipatutako hori

@atxamart ez da black cherry. Askoz antzekoagoa da indigo rose-era. Igual hori da.

@atxamart uhm. Baina Indigoak beltzak ya handitxoak direnean jartzen dira. Gureak ya txiki txikiak direnean hasten dira beltza jartzen.

Gainera, badirudi gureak lore txuriak dituela eta Indigoak horiak. Baina ezin dut guztiz ziurtatu gure kolorea.

@inigoortega
Ea deskubritzen duzun, orain kuriositatearekin utzi nauzu eta... 🤔🤔

@atxamart @inigoortega Italiako "Sun black" barietatea izan daiteke? Ez nuen ezagutzen, baina ikusi ditudan argazkietan oinarrituta aleak txikitatik beltzak direla dirudi. Ahabi, masusta eta mahats beltzak duten pigmentu bera omen dute: antozianina.
fruitnet.com/eurofruit/article

@aldatsa @atxamart handiegiak dira hauek. Behintzat argazkian agertzen denagatik.

Toki batean 50 baino espezie beltz gehiago daudela jartzen du. Ea aurkitzen dudan...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.