mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

@jklakasta Hortaz aritu ginen aurrekoan guraso batzuk. Oso urruneko gauzak balira begiratzen diegu (V0X oso frikia iruditzen zaigu), baina mezu horiek, poliki-poliki, geure semeen burmuinetan sartzen ari dira, gu ohartu gabe.

@GariGaraialde Zirimiria bainoago erauntsia da haien inguru digitaletan. Eta ordu asko ematen dituzte hor.

@jklakasta Ez da erraza, baina geure seme-alabekin politikaz, sexuaz, faxismoaz edota sare sozialez hitz egiten ez badugu, jai dugu... eta gauza horietan hitz egiteko, haiekin hitz egiten ikasi behar dugu, huntaz eta hartaz.

*Hitza egitea ez da txapa ematea.

@GariGaraialde Oso ados. Agian hitz egiteaz gain, hasieran, haiekin batera, haien ondoan, kontsumitu behar ditugu podcastak eta. Ez debekatuz, baina bai bideratuz, iruzkinduz...

@jklakasta Estatu mailan @proyectouna eta @mozoyefimovich -i irakurri/entzun dizkiet hausnarketa interesgarriak.

Ze EHn jasotzen diren horiek, oraingoz behintzat 🤞, gaztelerazkoak dira, ezta?

@txo_elurmaluta @proyectouna @mozoyefimovich Bai, nik @nu_alabao ri ere bai. Eta, baiki, Hego Euskal Herrian nagusiki gaztelaniaz datoz halakoak. Ipar Euskal Herrian honi dagokionez gauzak zertan diren ez dakit.

@jklakasta jorl, bai, barkatu, hego-euskal-zentrismoa atera zait 😬😑