Gaitz → Gaizto
Txar → Txarto
Eder → Ederto
Hobe → Hobeto

Beraz, euskaltzaindiaren irizpideen arabera:
Portzier → Portzierto

@jon
Ostras 😵 poztu nintzen beste batzuk onartu zituztela ikustean, bizkortasuna eta freskotasuna nabaritu nien. Baina portzierto onartzea... ez dakit ba! Okerrena da nik askotan "wasapeatu" dudala!! 😰 (erregistro horretan erabili, esan nahi dut). Orain errudun sentitzen naiz 🤣🤣🤣🤣
@txikillana

@mikelgs @jon @txikillana

Zer daka ba txarra "portzierto"k? Buruntzaldean nahiko erabiltzea

@porru @mikelgs @jon Ezebe, gizona. 😄 Porsiakaso esaten dot bakarrik, si no emongo dau que estamos hablando otra lengua, eta badakizu, nosotros somos mucho vascos. Ahí va la hostia pues. 😜

@txikillana @porru @mikelgs @jon
Niri ere "portzierto"rena ez zait erabaki egokia iruditzen. Gauza bat da nondik eratorri diren hitzak, eta argi dago euskarak inguruko hizkuntzetatik mailegatutako hitz asko ditugula, eta beste gauza bat da, euskaraz izan badugun aukera ordez (bide batez), gaztelaniako "por cierto" euskaratu eta "portzierto" ontzat hartzea.
Hau esanda, nik ere behin edo behin erabilten dut "portzierto"!!😂
Niri okerragoa iruditzen zait, halere, #Euskaltzaindia-k izenekin egin duena. Hartu "euskal" izenak, eta bakoitzari behar duen sexua ezarri... hori bai dela niretzako izugarrizko atzerapausoa!
Adib. "Izaro" :ablobgrin: izena: https://euskalizenak.eus/zerrenda/i?title_op=%3D&title=izaro&field_sexua_value=All

@izaro @mikelgs @porru @txikillana esango nuke Euskaltzaindiaren onomastika irizpideak usadioan oinarrituta daudela, ez da «bakoitzari behar duen sexua ezarri». Badaude Amets, Lur, Iraitz bezalako izen ‘unisex’-ak, baina beste askok ez dute anbiguotasunik: Eneko, Xabier, Maite, Ainhoa... horretan ere euskara beste hizkuntzen lakoa da.

Bide batez, zu izan ezik, ezagutzen ditudan Izaro guztiak emakumezkoak dira.

@jon @izaro @mikelgs @porru Hori da. Berez, "Xabier" izenak adibidez ez du genero markarik, baina... jendeak guztiz barneratua du gizonezko izena dela.

@txikillana
Bai, baina hobe "arau" ez idatzia izatea, arau legala baino.
@jon @izaro @porru

Jarraitu

Azken urteetan izan duen zabalkundea ikusita "Center" hitza onartzea eskatzen diot Euskaltzaindiari, mailegu guztiak ez dute zertan españoletik etorri behar 😜

@mikelgs @txikillana @jon @izaro @porru

@jogerka @mikelgs @jon @izaro @porru Horixe. Non egiten dira eskariak? Zuk CENTER proposatu, eta nik PORKULO eta ENPLAN sartuko ditut. Maileguz mailegu hasta la victoria final!

@jogerka
Por cierto...zergatik ez esmarfone, poni, txef, foa (follé???), ruter, txou....ne bikotek nahi do "digo" sartzea ta launek "es que". Incluso ezautzeet idazlen bat "inkluso" sartu nahi dona...ta naparren ehuneko haundi batek "pues" sartuko luke. Ta ezautzeet esaldin sarreran "ba hori" jarriko lukena ta geo dana gazteleraz esan, ta listo. Ze konplikazio!!!!
Geo geen burui hartzeiou kontue geen euskalkin idatzi ezkeo!!!

@txikillana @aldatsa @mikelgs @jon @izaro @porru

@pospolos @jogerka @aldatsa @mikelgs @jon @izaro @porru Gaiñera, oiñ "por cierto" idatzi, eta xuxen markagailluak gorriz ipiñiko desku, hori txarto dagola, eta euskaraz "portzierto" idazten dela ohartaraziz. Orraittiokan!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.