mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Beno, zorretan nuen eta hementxe luxezka bat:

Martin Etxauri Sainz de Murieta nauzue, Txo!? ezizenez. Arte eta ikerketa aferatan nabil, han hemenka zerbait irakasten ere.

Artea eta teknologia (medio berriak) uztartzen dituzten proiektuak egiten ditut gehien bat, besteak beste grafika generaiboa () 3Darekin lan (), afera interaktiboak eta elektronika (, , etab.) eta bideo-mappingak egiten edo (bideo jartzaile) lanetan nabil...

... 3D inprimagailuekin ere nahiktxo ibiltzen naiz eta errealitatea eskaneatzea dut gogoko, izan fotogrametria, LiDAR edo bestelako moduetan. Natura eta mundu ez-gizakiarra oso gogoko dut eta nire proiektu gehienetan ere agertzen da. Horretaz gain teknologiari beti so, daukagunari eta datozenei jaramon egiten oso begirada kritikoarekin.

Hirian beti bizikletan, horretaz ere zertxobait kaka ematea posible da 🙃

Oraintxe berean EHUko Arte Ederretan doktoretza bukatzear nago (hor noizbait) eta aurreko bizi batean diseinugile grafiko+web eta ilustratzailea (ez horrenbeste) izana naiz. Eragin.com zein The Balde aldizkariaren sortzaileetako bat eta bietan diseinu buru ibilitakoa urte askotan. Hori baino lehen Narpartheiden endredatzen ere 😅

Joseba Irazabal ⁂

@txo_elurmaluta abisakozu ea non ta noiz ikusi daiteken zure proiekturen bat

@jogerka Abisauko dut hemendik, bai, milesker!