James Joyceren #Ulises irakur dezakegu gaur egun euskaraz, katalanez eta galizieraz.
Liburua itzultzeko saiakeren historian murgiltzea, beste nobela baterako emango lukeen materiala da: erregistro polizialak, zentsuran desagertutako eskuizkribjuak...
Oraindik “Ulises urtean” gaudela aprobetxatuz, artikulu honetan kontatu dut @ministerio_ctxt|entzat [gaztelaniaz]
@gorka_bm @ministerio_ctxt Ni irakurtzen nabil, kostata, lanak emanda, nekez, baina oharrei esker jasangarriago. Egundoko itzulpen eskerga! #ulises
@jogerka @gorka_bm @ministerio_ctxt Erdaraz atal batzuk irakurrita dauzkat, baina euskaraz osorik irakurriko dut. Erdia edo irakurri dut, eta, benetan zeharo iraultzailea da literatur moldean. Batzuetan, hiru aldiz irakurri behar dut pasarteren bat eta oharrak irakurri. Erreferentzia guztiak arrotzak zaizkigu; horregatik da zaila: erlijioa, Irlanda, Dublin, filosofia... Barne hizketa ulergarria da; gainera, euskaraz abantaila dago, hitanoaren erabilera dela-eta. Kiroltasunez irakurri beharrekoa