Jarraitu

Batxiko ikasleekin streaming zerbitzuak aztertzen ari garela, zalantza bat sortu zait. Sinde legearen garaian (duela 10 urte) mp3 abestiak saretik deskargatu eta partekatzea ez zen legez kontrako ekintza bat kontsideratzen baldin eta irabazi asmorik gabe burutzen bazen.

Softwarearen kasuan, ordea, ilegala kontsideratzen zen programak P2P sareetatik jaitsi edota zabaltzea. Kontu honen inguruan hauxe idatzi nuen duela urte batzuk: softwareaskea.jakintza.net/has

Gaur egun gauzak berdin mantentzen dira edo musika, pelikulak, liburu digitalak, softwarea..., zaku berean sartzen dira eta ilegala kontsideratzen da Internetetik deskargatzea? Informazio bila ibili naiz baino ez dut ezer garbirik aurkitu eta zalantzarekin geratu naiz.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.