@bihar Ba arrazoi desberdinak aipatuko nituzke:

1️⃣ Nik uste det garrantzitsuena unea eta argitasuna dela. Momentu honetan berde zoragarriak aurkitu daitezke, tonu desberdinetan gainera. Eta arratsaldeko argia goizekoa baino goxoagoa da

2️⃣ Google Pixelek duen Camera aplikazioaren fork bat instalatu nion nire mugikorrari. Denbora pixka bat kostatzen zaio argazkia prozesatzea (gutxi batzuetan kolgatuta geratzen zait) baino aldea nabaritzen dut mugikorrak ekartzen zuen kamerarekin alderatuta

@bihar @bihar 3️⃣ Argazkiak editatzeko Snapseed erabiltzen det, ezagutzen dudan aplikazio hoberenetariko bat. Horrelako argazkiak editatzeko dagoeneko filtro bat gordeta daukat oinarrizko parametro batzuekin. Hasieran pasa egiten nintzen baino uste det punttue hartu diodala

@jolaus Zein fork (eta nondik) eta zein filtro erabiltzen duzun esaterik?
Argiarena argi dago bai. Hori barik gatz zerbait ona lortzea

@bihar Ba ez naiz gogoratzen nondik jaitsi nuen baino esango nuke XDA foroetatik izan zela. PXMod v8.1 apk da: xatakandroid.com/aplicaciones- Nire mugikorra Moto G7 bat da Android garbia duena.

Eta iragaziei dagokionez, argazkiaren arabera. Snapseed-ek aukera mordoa eskaintzen ditu. "Details" eta "Selective" asko erabiltzen ditut, adibidez

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.