Jarraitu

Nire arazoa Twitter/Facebook eta horrelakoak uztea 100 %ean Fedibertsoa erabiltzeko: jarraitzen dudan jende gehiena horien bitartez bakarrik irakurtzen dudala.

@jon ni noizbehinka Twitterren sartzen naiz oraindik irakurtzera baina ez idaztera (fedibertsoa aipatzeko edo estekatzeko ez bada). Horrela trantsizio prozesu bat egin dezakezu hemendik jende interesgarri berria topatzen duzun bitartean.

Gaiak maiz desberdinak direla ikusiko duzu eta batez ere denborak, fedibertsoan jendeak ez du komertzialetan duen presio bera (plataformek zeharka eragindakoa). Eta ikusiko duzu zein azkar ohitzen zaren zuzeneko eta zeharkako publizitate gabe bizitzen!

@txopi @jon Nik ez ditut utzi, baina Txopirena egiten dut: lehentasuna hemen jartzea.

@txopi urteak egin ditut IRCn, Riot ere lantzean behin erabiltzen dut beraz fedibertsoa ez da gauza arraroa niretzat.

Arazoa erlazio batzuk haustea da. Twitter estandar bilakatu da. Ez badago polemika handirik ez da exodorik egongo. Askorekin han soilik hitz egiten dut.

Ondorioz, Mastodon/Pleroma etabarreko jende kopuru "baxuak" ere atzera botatzen du. Interakzio urria. Ez dago "nor jarraitu" gomendiorik. Interakzioa ere urria da, ez dakit nire edukia edo Fedibertsoaren naturagatik den.

@jon hangoa ez duzu hemen aurkituko, egitura/neurri/tempus/algoritmo/pertsona/izaera/helburu desberdinak dira. Zuk ikusi zergatik nahi duzun hemen egon eta benetan handik joan nahi duzun. Nire ustez ez dago sekretu handirik, norberak hartu beharreko erabakiak dira.

Kontuan izan abuztuan gaudela eta oporraldiaren ondoren esparru digital guztietan loraldia etortzen dela (Mastodonek fluxu txikiagoa du eta lehortea gehiago nabaritzen da).

@txopi ados nago diozunarekin. Nire erabakia da. Gogoeta bat egin nahi nuen, besterik ez. Twitter gero eta aspergarriagoa egiten zait (beti gauza berdinak, joera berdinak, jarrera berdinak). Jende dexentea aurkitu dut bertan, hori da koxka. Horiek galtzea... pena izango litzateke.

Eta udarena ere izan liteke. Ez du beste sare sozialek bezalako menpekotasunik sortzen.

@jon @txopi bat nator norberaren erabakia izan behar dela sare sozial komertzialetan egon, sare sozial libreetan (libre hitzaren osotasunean) egon edo bietan egon. Batak ez du zergatik bestea kendu behar. Izan ere, oso bestelako helburuak dituzte.

Nire kasuan hemen bakarrik aritzea erabaki dut (eta agian etzi kontrako erabakia hartuko dut, auskalo), fedibertsoaren helburuekin bat egiten dudalako eta sare sozial komertzialek denbora gehiegi eskatzen zidatelako. Lasaitasuna bilatzen nuen. 1/2

@jon @txopi hilean behin edo (hemen mugimendu gutxi ikusten dudanean), Twitterrera sartzen naiz, handik zer mugitzen den ikusteko asmoz. Ekarpen txikiena ere egin gabe (adibidez Onintzaren kontuaren inguruan informatzeko erabili nituen).

Ba tira, momentuz, sartu naizen bakoitzean hartutako erabakia berrestu izan dut 😆

Beldur kontu bat ere egon badagoela uste dut. Han egon ezean existitzen ez garela saldu digute. Eta guk erosi. Baina ez da horrela, inondik inora ere. 2/2

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.