Jarraitu

Ostegunean joaneko lehen trenaren aurrekoak matxura, lotura galdu eta hurrengoan 2 h tente joan behar beteta zegoelako.

Ostiralean tren batera berandu (baba bat irten zitzaidan hankazpian), hurrengoa bertan behera gelditu eta ordu laurdenera aldiri motelagoa hartu behar.

Atzo museo bateko armairu batean 2 € aurkitu, joan-etorriko tranbiak eta metroa puntual hartu nituen. Etorriko bi trenak ere orduan. Etxerako tranbia ere segidan hartu nuen. Karma? Oreka? Batek daki.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.