Atzo Ingalaterrako Bristol hirian protesta batean Edward Colston esklabo trafikatzailearen estatua bat ibaira bota zuten.
berria.eus/albisteak/182527/br

Horren harira, gaur goizean, Mikel Aramendik Donostian kale bat duen Prim general espainiarrak Puerto Ricon beltzen aurka egindako izugarrikeriak ekarri ditu gogora Euskadi Irratian.

Nik, egia esan, gaur izan dut horren berri eta begira hasi naiz.

@aldatsa Lekeitioko enparantzan esklabuak salduz amerikak egin zituen baten estatua dugu. Eta herriko etorbide luzeenak ere haren izen eta abizenak daramatza: Pascual Abaroa. Ez dirudi boterean trukatzen diren bi alderdietako bati ere kontua interesatzen zaionik

@bekereke @aldatsa Baiña hori hala da? Makiña bat bidar entzun dot hori, baiña hori baieztatzen daben info konkretu bat bera be ez dot irakorri, sekulan.

@txikillana @aldatsa irakurtzeko modukua da hau be, lotsak ezkutateko ez da erraza ixango gaur eguneraino informazino zehatzik heltzia: elnacional.cat/es/cultura/negr Herrijan beti esan ixan da aberastasun horren jatorrija zein zan. Baina ahoz aho. Artikulu horretan ageri dirazen famili asko Abaroatarren erako banketxe sendijen babesagaz jardungo eben, armadore eran ez dot esango baina, zozer egongo da.

@bekereke @txikillana Gai honi bueltaka ​k ​ren hitzak musikatuz sortutako "Usurbilgo eliza" kanta etorri zait burura. Hemen entzun dezakezue:
badok.eus/euskal-musika/urko/s

Honela dio letrak:
"Gure herriko
elizaren dorrea
dena edergailuz
apaindua,
zer dorre galanta.

Edergailu bakoitza
harri bakoitza
zenbat izerdi,
odol eta nigar
kosta ote zitzaizkien
Amerikatako inditarrei
Eh!
Etxebeste jauna."

Hemen osorik irakur dezakezue:
badok.eus/euskal-musika/urko/h

@bekereke @txikillana Elizaren dorrea eraikitzeko dirua Frantzisko Etxebestek eman zuen.

Frantzisko Etxebeste militar eta merkatari ​darra Filipinetako galeoien jenerala izan zen, baita Espainiako erregearen Tonkin-eko (Vietnam) enbaxadorea eta, Filipinetako eta Espainia Berriko (Mexiko) administratzaile koloniala ere. Filantropo moduan ere aritu zen, Mexikon emakumeentzako "Colegio de las Vizcaínas" sortu zuen.

eu.wikipedia.org/wiki/Frantzis

es.wikipedia.org/wiki/Francisc

es.wikipedia.org/wiki/Colegio_

@aldatsa @bekereke @txikillana Pascualitori buruz interneten gutxi. «Indianoa» zela diote hemen: dbe.rah.es/biografias/46026/pa

Gogoratzen naiz ikastolan lekeitiar ezagunei buruzko lan bat egin behar izan genuela, nire lagunak eta biok Agirre-Solarte aukeratu genuen: eu.wikipedia.org/wiki/Jos%C3%A

@jon @aldatsa @bekereke Ulertzen dot jentian "aberasfobia", eta hori frogatuko balitza, ni neu jarriko nintzake Paskualitoren buruan kaka egitteko kolan. 😉 Baiña, aberatsena zein pobriena, lintxamenduen zalia ez naiz eta "danok hori esan izan dabe beti" baiño argumentu senduaguak eskatuko neukez. Gaiñera, ziur nago esklabu trafikuak aztarna dokumentala itzi ebala (merkatal jardun legala zalako).

@txikillana ados dinozunagaz. Baina artikulu hori ipini neban kontu horretxengaitxik, ilegala zen garaijan aberasten jarraitxu ebenak arrastuak garbitzen eta publiko ez egiteko garbiketan jardun ebelako eta garaikidiak dirazelako, legezkua ez zenekua orduan. Elokubrazinoia, fikzio herrikoia edo ahoz aho pasatako egijak deitxu aukeran. @jon @aldatsa

@bekereke @jon @aldatsa "Google garbiketa" bat XIX. gizaldijan? Gatxa. 😜 Antzerako beste kasu bat be badaukogu herrijan: Yarzatarrak hildako abadiana, mezia eurak allega aurretik hastiangaittik... eu.wikipedia.org/wiki/Kristo_P Hori baiña, ezkutatzeko errezagua izango zan; pleituak merkataritzak baiño arrasto gitxiago izten dittuez, "garbiketak" erreztuz...

Jarraitu

@txikillana @bekereke @aldatsa nik ez dot Paskualiton ez alde ez kontra ein, e, topa neban informazinoia partekatu baino.

Ez dakitx zer ein eban ta horreaitxik nahiko neuke jakin ia zurrumurruak egija diren ala ez. Aberatsa ixan zala bai, baina dirua nundik irabazten eban...

@jon @bekereke @aldatsa Bankerua ei zan. Eta tira, bere bezeruak dirua nundik ataraten eben zalantzan jarri geinke... Baiña ziur nago trafikante eta mangante askok bere dirua BBVA-n edo Suitzako ez-dakitt-ze-bankutan gordetzen dabela euren dirua...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.