Jarraitu

Supermerkatuko kutxazainak »Tschüss, schönes Wochenende« ordez »Auf Wiedersehen«-ekin agurtu dit eta arraro sentitu naiz, lehenbizikoz gertatu baitzait.

Beti »Danke, gleichfalls« («berdin, eskerrik asko» erantzuten dut eta bapatean kolokan jarri nau.

Erakutsi haria

Oin-oharra: euskaraz ez dugu «agur» formalik, ezta? Azkenengoz, bankuko arazo bat zela eta, «egun on [bat izan]» batekin agurtu zidaten.

Erakutsi haria

@jon
Niri arraroa egingo litzaidake dendariak "Agur, asteburu on pasa" esango balit. Baina "Agur, egun ona izan" naturalago entzungo nuke, agur formal gisa. (Lehenengoa pertsonalki ezagutzen banau bakarrik)

@mikelgs niri bost, egia esan. Hemen formula gisakoa da:

- Goizean: egun ona izan (schönen Tag).
- Arratsaldean: arratsalde ona izan (schönen Abend)
- ostiral eta batik bat larunbatetan: asteburu ona (schönes Wochenende).

Bestelakoak ere entzuten dira, baina esango nuke horrela dela modu orokorra. Araua balitz bezala.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.