Jarraitu

«Eueneko ama» esamoldea dugu Lekeition... Baina zer da: «heuen» edo «eguen»? Lehena bada, hika plurala berrikuntza litzateke, bigarrena bada ba zentzugabekeria.

@jon
"Zueneko Ama" dala ulertzen dot. Zentzu gehiago deko lehenak: heueneko amak

@jogerka @jon neupe zeueneko ama ulertzen dot, hikaz. Badagoz hikako aztarna gehixao: ekarrik hori, hartuik hori, emoixonak hori...

@txopi @jogerka @jon Bai. Azkueren sasoian hika barra-barra egitten zan Lekitton, guztiz normalizata eguan. Gerora galdu da, herri askotan legez, baiña halako "fosil" batzuk gelditzen diraz. Nik nere lagun Kosme Bermeosolori entzun neutson lehelengo, gabeko ordu txikijetan: HEUEN AMAN TANGAR HANDIJE!!!! eta flipada filologiko-alkoholikua izan neban. 😂

@txopi @jogerka @jon Lekittoko hittanua dakijan pertsona bakarra ezagutzen dot, Juan Abasolo argentinarra.

@txikillana @txopi @jogerka banekijan Lea-Artibain hitanua orokorrago zala eta batez be Lekitton galdu dala, baina plural hau apur bat hiperbizkaiera dalako hori emoten dau: nork demontre asmatuko eban «heuek» kontzeptua. Gaur egunian «emoijok/n», «esaijok/n», «ein heuk», «ezin jok/n ixan», eta holako aztarna apurrak bakarrik gelditzen dira :-(

Badao libururen bat (uste dot Euskaltzaindian web orrialdian estekata) azpieuskalkijen aditz formak erakusten, ta hika be agertzen ei da, uste dot.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.