AKUTAGAUA: Ryūnosuke Akutagawa irakurtzen igarotzen den gaua. #hitzokei
Egunotan erritmo lasaiagoarekin (lasaiegi, agian) irakurriz, duela minutu gutxi bukatu dut. Oso gomendagarria.
Bihar...
@jon Akutagawan kappen liburua bilatzen neola bilduma hau aurkitu nun, interesgarria agian: https://archive.org/details/RashomonAndSeventeenOtherStoriesRyunosukeAkutagawa
@altzaporru Eskerrik asko! Lehenaren ale fisiko bat dut (Murakami-ren hitzaurrearekin), bestea ez nuen ezagutzen.
Dena den, fisikoan irakurtzen ari naiz aspaldian. Satorik (gaztelerazko argitaletxe bat) ipuin-bilduma batzuk argitaratu ditu duela gutxi: https://satoriediciones.com/escritor/akutagawa-rynosuke/
@altzaporru bide batez, Epub liburuak irakurri nahi badituzu: https://github.com/wustho/epr
@jon itzel, horrela termux bitartez mugikorren eroso irakurtzeko, milesker! READMEn bertan epr-en oinarritutako epy izeneko bat aipatzeu, formatu gehiago irakur ditzakena antza: https://github.com/wustho/epy
@jon zenbatzeko gogoa piztu didazu eta hamabigarrena irakurtzen nabil 😆
@desertorea motel hasi dut urtea: duela urte batzuk astean bat irakurtzen nuen (autobus bidaiei esker). Gomorra-ren prosa askotan nekeza eta Gero (konfesionea: euskara xumean) nahiko mamitsua (eta aurretik Odisea eta Jainkotar Komedia ditut...), baina besteak oso erraz. Egiari zor, erdia ipuin-bildumak dira.
@jon Covida dela eta etxean lan egiten ari naizenetik denbora askoz gehiago daukat irakurtzeko 🥸
@desertorea baita nik ere, baina denbora hori ez dut irakurtzeko bakarrik erabiltzen 😃
Sei daroatzat aurten, eta hori berandu hasi nintzela: https://jon.eus/other/books#2021