Jijaua, kolokiala sustatzeko gunea:
jijaua.eus/

"Hizkera kolokial batu autonomo bat sustatzea, euskaldun guztientzat balioko duena: horra Jijaua proiektuaren xedea. Horrenbestez, nazio-mailako ekimena da eta, ondorioz, antieuskañolista. Izan ere, ahalik eta gehien arindu nahi dugu espainolak euskarazko jardun informalean duen zama, kaltegarria deritzogulako EH osoko euskaldunen batasunerako, bai eta euskararen biziraupenerako ere."

Jarraitu

@txikillana @txopi iaz nik «Euskara kolokialaren eskuliburua» ezagutu nuen, EITBn landua: ueu.eus/denda/ikusi/euskara_ko

Ekimen ona, baina erakundeen babesa beharko luke efektua izateko, nik uste... sare (a)sozialekin diglosia indartu egin baita, ezagunenak normalean erdaldunak dira-eta. Hau da, ni Superbat, Goenkale, Jaun eta jabe eta horrelakoekin hazi nintzen, baina orain Ibai, Elrubius eta horrelakoak dira erreferenteak.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.