Jarraitu

Zer demontre da :eskuaktriangelua: ? Tenshinhan-en erasoa? Merkelen keinua? en.wikipedia.org/wiki/Merkel-R

@inigoortega
@jon
Ikur feminista bat da. Ukabila altxatzearen antzeko zerbait baina feminismoan zentratuta (oso oker ez banabil behintzat).

Azkenaldian manifestazio eta bestelako aldarrikapen ekintza askotan ikusten da.

@galaipa @inigoortega ba anbiguo samarrak dira emojia zein ikurra horrela bada...

@jon @inigoortega Ez nago ziur ulertu dudan zergatik diozuen anbiguoa dela. Baina dena den, ulertzen dut emojia zein ikurra beti testuinguru baten gertatzen direla. Beraz ez dut ulermen arazorik ikusten.

@galaipa @inigoortega ikur geometriko batean oinarritutako keinuak bere baitan adiera asko izan ditzakeelako testuinguru gabe.

Izan ere, keinu hori yogan erabili omen da: en.wikipedia.org/wiki/Yoni#Oth

@galaipa @inigoortega @jon

Izatez norma patriarkaletik ateatze zan oroi naziek jartze zieten hiruki arroxetik omen dator. Beste batzuk usteak nahasteituzte esanez alua dala, baño jatorriz ez

@porru @galaipa @inigoortega «norma patriarkaletik ateratzea» izendapen liberalegia iruditzen zait errealitatea ikusita: en.wikipedia.org/wiki/Nazi_con

@jon @galaipa @inigoortega

Hoi esan det esan ordez "marikak", "transak", "bollerak", "emakumeak" eta bertan sartu daiteken beste edozer

@jon @galaipa @inigoortega

Ta Jon, enaiz adituaz, hortako Wikipedia o liburu bat irakurri

@porru @galaipa @inigoortega, artikuluan bertan dio arroa gizon ez-heterosexualei edo araututako sexualitea ez zutenei ematen zietela. Lesbianak «asozialak» omen ziren eta triangelu beltza jartzen zieten.

@porru @galaipa @inigoortega nahiago fidatzen naizen eta dakien bati galdetu nik neuk informazio okerra aurkitu baino. Ze askotan «bilatu zuk zeuk» horrek kontrako ondorioak izan ditzake... esaterako, algoritmizazioen kritika nagusia bilaketak ideologizatuta egoten direla da; eskuin muturrera, batez ere.

@inigoortega @jon Bai, eta niri ez zitzaidan argi geratu. Esango nuke azken aldian modan jarri den anbiguotasun komunikatiboarekin bat egiten duela, "sin mas" expresioa bezala. Galdera: Zer moduz zaude? Erantzuna: Sin mas. 😂 Zer arraio esan nahi du horrek, ondo ala txarto zaudela??

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.