Erakutsi gehiago

Bat-batean ordenagailua itzali zait. Antza nahi gabe ukondoarekin eman diot albo batean duen botoiari... ai ene.

Eredu bezala Rojavaren alde, baina AEB-k Siria desorekatzeko erabiltzea ez dut oso gustuko...

Ostegunean joaneko lehen trenaren aurrekoak matxura, lotura galdu eta hurrengoan 2 h tente joan behar beteta zegoelako.

Ostiralean tren batera berandu (baba bat irten zitzaidan hankazpian), hurrengoa bertan behera gelditu eta ordu laurdenera aldiri motelagoa hartu behar.

Atzo museo bateko armairu batean 2 € aurkitu, joan-etorriko tranbiak eta metroa puntual hartu nituen. Etorriko bi trenak ere orduan. Etxerako tranbia ere segidan hartu nuen. Karma? Oreka? Batek daki.

Lau egun bidaiatzen bihartik igandera arte. Trenak goiz eta duela gutxi -- azken orduan -- bukatu dut maleta eta motxila prestatzen.

Zer eraman bilatzen: "Asko al da, gutxi al da?" "Eguraldi eskasarentzat hau ala bestea hobe?" Badaukat ideia bat buruan, baina beti gustatzen zait galdetzea zerbait ahaztea saihesteko eta aholkuak ikusteko.

Arraroa ote naiz?

Autobusa askoz merkeago, baina ez zait bidaia luzeetarako asko gustatzen...

Nahiz eta hotel dexenteak merke aurkitu, treneko bileteak beti izango dira garestiak.
Hori %25-eko deskontu txartelarekin, gainera.

Nire arazoa Twitter/Facebook eta horrelakoak uztea 100 %ean Fedibertsoa erabiltzeko: jarraitzen dudan jende gehiena horien bitartez bakarrik irakurtzen dudala.

Irudian: bspwm + compton + polybar + st + mpd

Kostatu zait, baina uste dut ondo geratu dela nire eramangarria.

Uptimeren ordua labur adierazteko, nola? 1h40min, 1h 40min edo 1 h 40 min?

Ez dut inolako irakurle metrikarik, ez dut hemen ezta email bitartez erantzunik jasotzen 😂

Dagoen beroarekin uste dut azkenean ezer ez. Gogo gutxi, pena ematen dit.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.