Show newer

«Burujabeon egunkari libre berria». Lehen bi gaiak: koronabirusaren ez-da-hainbesterakoismoa, Iruña-Veleia. Burujabetzaren kontzeptu interesgarria.

«Stranger / Secret Forest»: aspaldian ikusi dudan telesailik hobeenetarikoa. Hiru urteren ostean duela gutxi atera zuten bigarren denboraldia (biak Netflixen ikusgai edo zuen torrent plataforma gustokoenan eskuragarri). Ez zarete damutuko. imdb.com/title/tt6461346/

mopidy + ncmpcpp + dunst + wal + Last.fm API: itzelezko jakinarazpenak

Ez dakit zinikoegia banaiz edo, baina U12 ez ospatzetik (guztiz ados) at, alde batetik (espainol [eta ondorengo] zibilizatzaileak) eta bestetik (natibo jatorrak) sortutako mitologia oso nekagarria egiten zait.

Murakami literatura Nobel sari gabe. 2020a ez da hain arraroa.

Nola berma daiteke toka eta nokaren biziraupena genero dibertsitatearen garaian? Neutraltasuna mantentzeko zuka dugu... baina euskararen aberastasuna galduko genuke.

`du` eta `df` ordezkatzeko gomendioak, horiek baino hobeago diren hurrengo programekin:

- `ncdu`: dev.yorhel.nl/ncdu/scr
- `duf`: github.com/muesli/duf#duf

Begientzako gozoak (“eye candy”, ingelesez).

Ostiraleko errebelazioa: sare sozialetako «bio»ak foroetako sinadura berriak dira.

Ba azkenean nire Linux konfigurazion blog-ohar baten ordez orrialde batean jartzea erabaki dut, berriro idatzi beharrean eguneratu eta kito: txt.jon.eus/misc/linux-config

Firefox 81-etik aurrera PDF inprimakiak betetzeko:

1. about:config ireki
2. pdfjs.renderInteractiveForms klikatu true jartzeko

Iturria: reddit.com/r/firefox/comments/

Norbaiti irakurri nion hemen ea zer gertatzen zitzaion euskarazko Wikipediari azkenaldian, ba hara:

diff.wikimedia.org/2020/09/23/

“Recently, we deployed the first of many changes to a set of early adopter projects: Basque Wikipedia, Farsi Wikipedia, French Wikipedia, Hebrew Wikipedia, French Wiktionary, and Portuguese Wikiversity. ”

IIronikoki, Youtube-n algoritmoa musika ezezaguna aurkitzeko ederto dabil. Nire esperientzia, blogean: txt.jon.eus/posts/20200921-mus

«failed protocol test [APACHESTATUS] at [REDACTED]:80 [TCP/IP] -- APACHE-STATUS: error -- no scoreboard found»

Thanks for the verbose output, Monit.

Edo Diario Vasco / de Navarra. Barka iezadazue bizkaizentrismoa.

Erakutsi haria

Baskoia: El Correo eskuetan, Telecinco telebistan, espainola ahoan eta Samuel L. Jacksonek euskaraz egin duelaz harro sare sozialetan.

Dirudienez, Twitterrek «Errusiarekin lotutako hedabide» abisua jarri die irakurleen harpidetzetatik finantziatzen den hedabide independiente frantses bati... Russiagate kritikatzeagatik. nitter.net/Ruptures_fr/status/

Show older
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.