Erakutsi berriagoak

Kolonek eta bere espedizioek egin zituztenak ez ziren ezer berriak orduan ere.

Alde batetik, Leif Erikson izan zen Amerikak aurkitzen lehena; bestetik, dagoeneko Europako indigenak (salbuespenak salbuespen, euskaldunok esaterako) mendeetan zehar herri indo-europarren menpe edo haiek asimilatuta zeuden.

Bloga berpiztu behar al dut inork eskatzen ez duen U12ko erdipurdiko analisi batekin?

Biharko iritzi-artikuluak prest dituzue jada?

Nork ekoitzi du ‘Dune’ pelikula, Atreidesmediak?

jon [(d)ʒon] (r)en bultzada

Euskaraz jarduteko XMPP gelarik ez zegoenez, bat sortu berri dut (zaila epe luzerako iraupena bermatzea).

plaza@solas.jon.eus?join

@porru @izaro

Pentsatzen hasita, iraileko irakurketa zen ‘Don ibaiko ipuinak’ neuk proposatu nuen, baina irakurri ostean (hala egin dut, bederen) ez dugu eztabaidarik izan 😂 @elegose

Irakurtzeke zerrenda, momentu honetan, ordena zehatz gabe:

- Dune (Herbert)
- Neuromancer (Gibson)
- Catch-22 (Heller)
- Crónica de una muerte anunciada (Gabo)
- El amor en tiempos del cólera (Gabo)
- Laranja mekanikoa (Burgess)
- Paradise lost (Milton)
- Robinson Crusoe (Defoe)
- The worst journey in the world (Cherry-Garrard)
- The woman in the dunes (Abe)
- The people from the abyss (London)

Eta dagoeneko beste hamalau (14) ikusten ari naiz.

Ugazabandrek «Bizk.» marka du Euskaltzaindiaren Hiztegian. Benetan erabiltzen ote da? Nik bizi guztian erabili eta entzun dut «u[ga]zaba» bai gizon, bai emakum, bai ez-bitarrentzat.

Asko gustatzen zait euskara batua benetako batua denean eta ez erdialdekoa hitz-zipriztinekin, nolabait esatearren: euskalki guztietako hitzak, esamoldeak eta gramatika (BAIT-erlatiboa, adibidez).

NORGAYAGOKA: Kinsey eskalan puntuazio handiena nork duen ikustean datzan ekintza.

Portz-- bide batez, nola demontre erabiltzen dira atzizkiak erdal izenekin? Ahoskeran (Bilenefena) ala idazkeran (Bileneuberena) oinarrituz? @UZEI 🤔

Erakutsi haria

Ez dakit filmak —Lynch eta Villeneuveenak— noiz(bait) ikusiko ditudan, baina prest estreinaldiaren aitzakia merke honekin behingoz Dune irakurtzeko.

Ironikoki, 50. urteurreneko edizioan “soon to be a motion picture” dio. 😂

Kostata, ‘Cien años de soledad’ bukatu berri dut. Orain, hamar bat egun ‘Don ibaiko ipuinak’ irakurtzeko… limitean bizi naiz.

Kultura eta ez kultura librearen zaleontzat, honatx domeinu publikoan —AEBtan, esango nuke— dauden ehundaka beldurrezko film ikusgai: horror.watch

Euskal izendun polizia-zaintza robot autonomoa Singapurren: straitstimes.com/singapore/aut

«The name Xavier, which means “new home” in Basque, is a nod to the robot being a refreshed version of the police's Multi-purpose All-Terrain Autonomous Robots, or Matar, which have been deployed during large public events such as the National Day Parade, Marina Bay Countdown and Chingay.»

Euskara ez da batzuek nahi genuen bezala mundura jalgi…

Ba ote dago «Cien años de soledad»eko bertsiorik Buendía-Iguaran familiaren zuhaitz genealogikoarekin? Ze erraza den Arcadio eta Aureliano artean galtzea…

Euskaraz jarduteko XMPP gelarik ez zegoenez, bat sortu berri dut (zaila epe luzerako iraupena bermatzea).

plaza@solas.jon.eus?join

@porru @izaro

Xiringez egindako esbastika denbora-lerro publikoan… norberak bere ondorioak atera ditzala.

Esan beharra dut Euskal Herriko streamer/animatzaile ezagun eta ospetsuena (hau da, Ibai) espainolez aritzeak mindu egiten nauela, egungo egoera soziolingustikoaren islada baita.

Tamalez, Inork ez dit (oraindik) erantzun. Dena den, 100 bat harpidetza inguru ditut momentuz, eta uste dut batzuk soberan daudela...

Erakutsi haria
Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.