Erakutsi berriagoak

Full HD: jon.eus/static/albums-big.jpg

Imagemagick-i esker egindako muntaia:

$ montage *.jpg -tile 11x35 -geometry 300x300+1+1 ~/albums-big.jpg

Azalak Cover Art Archive bidez eskuratuak, neronek sortutako script batekin :mastodonerrorea:

Erakutsi haria

Aspalditik nuen euskarazko Wikipedian kontu bat sortzeko ideia. Albo-erdarekin alderatutako egoera ikusi berri, oraintxe bertan sortu dut; noizean behin ingelesezko wikipediako artikuluren bat euskaratuz edukia gehitzeko.

Nine Inch Nails-en ‘The Fragile’ egundoko diska da: yewtu.be/watch?v=6iIYpUXbU9s

Eskertu nahi nituzke ‘300’ pelikula (‘Just like you imagined’ erabili zuten trailerretan) eta Johnny Cash zen (‘Hurt‘ bertsiotu zuen, hobetuz) NIN ezagutarazteagatik.

Kalatxoriak eta usoak, zeruko arratoiak.

Dirudienez, ba :eskuaktriangelua: Giovanna Pala feministak 1971an ukabilaren keinuari alternatiba feminista bezala egin zuen bat-batean. Alua irudikatzen zuen zeinua eginez. Geroago triangelu beltz eta arrosen sinbologia gehitu zen (zuzenak, nire ustez), suposatzen dut genero esentzialismoa ukatzeko (alua = emakumea transfoboa delako).

Ez dago informazio asko iturri asko honi buruz, tamalez. Hau da aurkitu dudan sakonena: lossimbolos.com/simbolo-femini

Nahiago eremu ez-euskaldunean euskara ikasi eta bizi duen euskal herritar bat hamaika «euskara X urtetan ikasi dut» atzerritar baino. Lehenak dira euskararen etorkizunerako garrantzitsuagoak.

Ez da Halloween, ez dira aratusteak; baina gaur basko asko euskaldun bezala mozorrotu(ko) dira.

Aizuchi-ari buruz irakurtzen ari nintzen, eta uste dut euskaraz antzeko sistema dugula, ezta? Ez da arraroa elkarrizketa batean «bai», «ados», «benetan?» eta horrelakoak erabiltzea, hura jarraitzen zaudela adierazteko.

en.wikipedia.org/wiki/Aizuchi

Erakutsi haria

Gaur ikasi dut harridurazko interjekzioa «iño» dela «ño» ordez...

Euskal (zentzu murriztaileenean) hedabideei sosak eman besteek dirutza jasotzen duten bitartean. Dena prest hilaren 3an basquewashing-a egiteko.

Hip hop-arekin alderatuta, zerk egiten du bertsolaritza... bertsolaritza? Neurriek? Bat-batekotasunak? Gaiek? Atzealdeko musika gabeziak?

Funtsean oso antzekoak dira, ezta? Harritzen nau Selektah Kolektiboaren ostean beste talde ospetsurik (nik dakidala) ez izanak.

Zergatik demontre ez diot bota eztia kafesneari gaur arte... azukrea edo stevia (estebia?) baino hobe.

Egungo eleaniztasuna: euskara, espainola/frantsesa, ingelesa

Nahiko nukeen eleaniztasuna: euskara, gaskoia, ingelesa

Iparralde? Hegoalde? Barkatu, zertaz ari zara? Vasconia Cispyrenaica eta Vasconia Transpyrenaica dira.

Kaiari izena aldatu biharko jako ala ez? Jakintsuen komite lokalari deija @txopi @txikillana @bekereke

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.