Erakutsi berriagoak

JCommander alde batera utzi berri dut, picocli-rekin ordezkatuz. Ze ona den Java-n (bai) aginte-kontsolako programak egiteko. picocli.info

‘Romancero gitano’ oso polita, baina ezin irakurtzen jarraitu: ze premia oin-oharrek orralde erdiak jateko, gainera behar baino informazio gehiagorekin? Haria galtzen dut olerki bat bukatu baino lehen.

Euskal drill-a, iparra eta hegoa (politikoak, ez geografikoak), Bermio-Baiona. Itzela: invidious.namazso.eu/watch?v=T

Bart ‘Crónicas de una muerte anunciada’ irakurri nuen osorik ordu pare batean, urteko lehen liburua.

Ez nuke liburuko (Macondo?) jende-moduarekin nahastu nahi, dena den.

Ba ‘Neuromancer’ bukatu berri dut eta oso ondo. Noir frenetikoa, zientzia fikzio alorrean ere berritzailea bere garairako.

Argi dago ‘Matrix’ ez zela existituko Gibsonek hau idatziko ez balu.

Erakutsi haria

Bug hau aurkitu nuen kodean udan baina klase pare batean konpontzea ahaztu: dangoldin.com/2019/01/06/javas

Eskerrak ez dela gauza garrantzitsu batean jazo...

Iaz egun hauetan blogean gauza gehiago idatzi nahi nituen: ez da horrela izan, azkenean hiru sarrera gaur edo bihar beste zerbait idazten ez badut.

Ea motibazioa berreskuratzen dudan. Agian webgunea bera berregituratu beharko dut...

Konturatu naiz fikziozkoak ez diren liburu gutxi irakurri ditudala oro har; aurten zertxobait gehiago baina ez nahi adina. Irakurtzeke ditudanetatik bat ez da narratiba: Koestler-en ‘The Sleepwalkers’, astronomiaren historiari buruz.

Arazoa: gai interesgarri asko, baina liburu dexente bakoitzeko hamaika gorotz daude (18,95 fenomenoa).

Euskaldun berriak «itxoteko gelia» irakurri ondoren, airea falta zitzaiola nabaritu zuen

Atzo afarian sortu zen eztabaida: noiz gehitu zuten Mari Domingi Olentzeroren emazte (uste dut, ez dakizkit nondik norakoak) legez? Olentzero izaki asexual bezala nuen (gizon irudia, baina jentila omen mitologiaren arabera) eta arraro samar sumatzen dut oraindik.

Hainbeste atzerapenen ondoren, gaur jaurti dute James Webb espazio-urrutikuskina¹ (JWST) espaziora. T+15 inguru. youtu.be/7nT7JGZMbtM

¹ Teleskopioa

«Gabon zoriontsuak!» bere baitan gramatikalki zuzena dela esango zenukete?

Azkenaldian ia libururik ukitu gabe (Dune nahi eta ezin, herena-edo daramat), Neuromancer-i ekin diot bart. Ea urtea amaitu baino lehen irakurtzen dudan.

Gaur instalatu berri dut Steam Artix Linux-en eta joko natiboak bakarrik dabiltza (n = 2): The Binding of Isaac ondo, Disco Elysium Proton-ekin ezin hasi ere :-(

Evaristok gorputzean sartu duen guztiarekin txertoen aurka egotea barregarria dirudi.

Gabonetarako irakurketak:
- Neuromancer
- Catch-22
- Crónica de una muerte anunciada

Paradise Lost ahaztu zitzaidan :-(

Eskerrak iaz lanean gure erregistro sistema pertsonalizatu batzuk Logback-era migratzea erabaki nuela Log4j erabili ordez. Batez ere honengatik: logback.qos.ch/manual/appender

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.