Mastodonen 2.9.0 bertsioa argitaratu dute gaur:
https://blog.joinmastodon.org/2019/06/mastodon-2.9/
Berrikuntza nagusia Twitter edo Tumblr-en moduko zutabe bakarreko interfaze grafiko berria da. Hala ere, lasai, orain arteko zutabe anitzeko diseinua ez da desagertuko. Erabiltzaile bakoitzaren esku egongo da bietan zein erabili nahi duen aukeratzea.
https://mastodon.eus instantzia uztailaren hasieran eguneratuko dugu. Aurretik proba batzuk egin nahi ditugu guztia ondo joango dela ziurtatzeko.
@joseba @admin
socialera joan naiz diseinu berria probatzera, eta uste nuen ez nuela gogoko izango, baina egia esan nahiko ondo dago, zutabeek libre utzitako tokian oraingo diseinuan erdi ezkutatuta zeuden gauzak agerira ekarri dira, agian lartxu, baina ondo dago. Nik hura jarriko dut eus eguneratzen denean.