Jarraitu

"Euskal etnizitate berria: denok gara etorkinak, denok gara migrazio subalternoaren ondorio." Lagun batek eskatuta, hemen nire azken gogoeta, oraindik ere konpondu ez dugun arazo nagusi bati buruz: josebagabilondo.blogspot.com/2

@josebagabilondo Kaixo, migratzaileak gara baina zuk AEBtan bizitzeko,paperak izateko, Ingelesa ikasi behar izan duzu beste gauzen artean,ezin diezu Britaniar (Britaniar kolonia izan bait zen) talde politiko bati boza eman,boza emateko, denbora pasa behar izan zenuen han. Gurean,Espainia edo Frantziatik datozenek,espainiar edo frantziarrei boza eman diezaiokete,gure aurka erabiltzeko,euskarari uko egin diezaiokete ta zilegia dela esan..Azken hau jada,edonork egin dezake. Arras ezberdina

@Suagaar euskara zanpatua/subalternoa dela baieztatzetik abiatzen naiz, jakina helburua, euskara egoera horretatik ateratzea da, baina beste inor zanpatu gabe. zeuk diozun egoera da aldatu behar duguna.

@josebagabilondo Bai noski, baina hemen euskara edo inon bertoko hizkuntza ikastera derrigortzea ez da inor zanpatzea, kanpotarrek bere nazioko talde politikoei beste nazio batean boza eman ahal izatea bai. Bestela, edozein nazio populatuagoa, bere etorkinak beste nazio txikiago batera bideratu ditzake, ta edozein hizkuntza, kultura ta nazioa zanpatu. Beraiek denak bezala burgesiarengatik zanpatuak egongo dira, baina zapaltzaileak dira era berean+

@Suagaar hori konplikatuagoa da, baina kafe bat hartu beharko dugu hori luzaz eztabaidatzeko. ea maiatzean azaltzen naizen hor

@josebagabilondo . Ta bere nazioen boterea ondo baliatzen dute, gu erdaraz egin dezagun, boza ematen diete, gu kartzela gaitzaten, badakitelako nola erabiltzen duten beraien boza gure aurka. Euskara da gure nazioaren oinarria, ez soilik, euskaraduna izan zaitezke ta nazionalista espainiarra.

@josebagabilondo
Irakurri dut zure gogoeta, baita Jon Maiaren liburua eta artikulo zenbait ere, eta migrazio guztiak (nahiz eta EH barruan izan) gogorrak eta traumatikoak izan daitezkeela ulertzen dut eta gainera, ados nago. Konpondu behar dugun gaia dela ere argi ikusten dut. Hala ere, Espainiatik etorritako askok, nik uste, ez dute sekula integratzeko inolako asmorik izan, hemen DENEK hitz egiten genuelako beraien hizkuntza. Integratzeko ez gogorik eta ez beharrik.

@Zaru_ttikiya hor dago kinka, baina ez dut uste gehiengoa direnik integratu nahi ez dutenak, eta ez dugu espazio/jarrera hori sortu

@josebagabilondo Ez, nik ere ez dut uste gehiengoa direnik... gaur egun.
Baina garai batean iruditzen zait kezka beste bat zela; haiek gurean nola integratu baino gehiago, gu haienean nola ez ito zen kezka.
Zorionez, gauzak asko aldatu dira, baina esango nuke garai hartan baino kolonizatuagoak (kulturalki) gaudela. Gaur egun gure -eta batez ere gazteen- erreferentzia ia guztiak Espainiakoak dira, mundu anglosaxoitik datozen erreferentzia batzuk kenduta.

@Zaru_ttikiya kolonizatuagoak gaudela erabat ados, EAJen politikak direla medio (euskara hizkuntza subalterno edo/eta sinboliko gisa tratatuz). Horretan XVI. mendeko maiorazkoen ideologia apologistaren oinordeko zuzen dira: del tubalismo y la hidalguía universal al oasis vasco y la nación foral. Ikus etb1 nola dagoen, adibidez

@josebagabilondo Bai, tamalez ikusten dugu...
Bertako kultura (eta euskara) elementu folklorikoak dira beraientzat, turistei-eta erakusteko. Marginalak, bazterrekoak. Badago @elegose izeneko irakurle talde bat, eta hilero liburu bat irakurri eta komentatzen dugu. Hilabete honetan A. Lertxundiren irakurtzen ari gara. Atzo bertan, liburuko pasarteak komentatuz euskararen egoeraren eta arazoen inguruan aritu ginen, eta diagnostikoa antzekoa zen...😩

@josebagabilondo Ni ere Errenteria ondo-ondoan jaio eta hazitakoa naiz, eta adinez ez dugu alde handirik (68koa naiz). Baina nik ditudan haurretako bizipenak eta oroitzapenak uste dut ezberdinak direla. Gettho antzekoak eraiki ziren, eta hizkuntzaren arazorik ez zutenez, gu ginen (euskal hiztunak) kokilduta eta lotsatuta ibiltzen ginenak. Gainera, orduan ikastolara joaten ginen lau gizarajo kenduta, denek gazteleraz ikasten zuten. Ondorioz, GU ginen marjinatuak sentitzen ginenak.

@josebagabilondo 2018ko abenduan, Jon Maiaren artikulu bat irakurri ondoren, horrela laburtu nuen nik bizitutakoa 😜

@josebagabilondo

Gure gizarteko bi errealitate horiek hor daude, ezin uka, eta biek dute –besteak beste- “Lete” erreferentziatzat; batzuek Xabier-Lete, besteek Mano-Lete.
Baina, kontua ez da simetrikoa, eta hor dago koxka; Xabier-Leteren zaleek, aitor dezagun, orokorrean ez dugu Mano-Lete eta gure ustez berak ordezkatzen zuena gehiegi estimatu…
…Mano-Leteren zaleek ez dakite Xabier-Lete izan zenik ere.🤔

Xabier Lete, 1976: Haur andaluz bati se(h)aska kanta:
youtube.com/watch?v=55z6QGNA_z

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.