oso ikuspegi interesgarria andaluziatik, euskal herria, europa eta egungo egoera historikoki pentsatzeko vientosur.info/spip.php?articl

@josebagabilondo interesgarria baina hainbat gauzekin ez nago ados. Esaten duena azken finean estatuari uko egin behar diogula. Ta estaturik ezean goiz edo berandu EH ta euskaldunak desagertuko gara. Etnia 1 kontzientzia nazionala hartzen duenean nazio bihurtzen da, jatorria etnian egoteak ez du esan nahi nazioaren oinarria ta bere partaideak etnian izan behar dutela jatorria. Milaka adibide ditugu, Txiki, Txilardegi, Permach.. Ta ezin garela gehiengoa izan? +

Jarraitu

@Suagaar ez ez du esaten estatuari uko egin behar diogu nik, baizik eta estatua burpentsatu behar dugula (bestela EAJ ek kudeatutako euskal estatu neoliberal batekin amaitu dezakegu}

@josebagabilondo ba nik ez diot hori ulertu. Estatua birpentsatzeko, estatua izan behar dugu. Nik espainiar estatua birpentsatu behar dela ulertu diot. Agian gaizki ulertua. Argalak ez zuen EAJren estatua nahi, Euskal estatu batean, ez dugu zertan EAJk nahi duen estatua izan behar. Berirakurriko dut.

@josebagabilondo euskal langileria esploratua izan da Euskal burgesiarengatik, ta baita espainiar ta frantziar burgesiarengatik EHn. Ta migratzen zilegia da edonorentzako. Ez dena zilegia, hona etorri, Oñatiko taberna batean sartu, ta euskaraz ari direlako kexu izatea. Ta estatu konkistatzaileek beti erabili dituzte etorkinak, nazio konkistatuak desagerrarazteko. Ondo ez dagoena, etorkin erdaldunek, euskaldunak baino eskubide gehiago izatea. +

@Suagaar argi uzten dut ehskararen egoera diglosikoa dela eta uakera demokratiko bakarra DENEK euskara jakitea dela, nahiz eta gero bere ama hizkuntza erabiktzea hautatu. Oñatiko a lotsagarria.

@josebagabilondo Beraz ez da gauza bera ezta urrutitik. Espainiar ta frantziarrak datozenean, eskubide hoiek lehen momentutik ziurtatutak bait dituzte. Ez dakit ondo azaldu naizen. Barkatu txapa.

@Suagaar txapa ez, eztabaida oso ona, baina ez da egia "eskuibide guztiak garantizatuta" dituztenik, etorkin bortxatuak baitira, baina segiko dugu hitz egiten jkafe batekin. Plataforma hauek beren mugak dituzte ;-)

@josebagabilondo bai, beste estatuko etorkinek ez dituzte eskubideak ziurtatutak, ta balizko euskal estatuan, guk hori konpontzen saiatu ahal gara, Espainia ta Frantziaren eskusartzerik gabe. Espainiar ta frantziar etorkinek euskaldunen eskubide berberak dituzte, ta hizkuntzari dagokionez gehiago. Nazioari dagokionez gehiago. Bertokoa naiz ta esplotatua, nire ama ta aita bezala, lagunak.. . Ondo da kafetxoarekin hobe. Ondo izan.

@josebagabilondo Gaur egun migrazio politikak Espainia ta Frantziak egiten dituzte. Eragina da, Ipar EHko euskaldunek, Paris, Amerika edo beste leku batera joan behar direla, hemen ditugun lanpostuak bete ordez. Ta horrek gure nazioa rentzako izugarrizko kaltea eragiten dio. EH independiente batean hori ez zen gertatuko. Migratzaile guztiak ez dira txarrak, ta horrek ez du esan nahi, masa uniforme bat direnik, ta askok hau Espainia edo Frantzia den ideiarekin etortzen dira beraiena inposatzera.

@josebagabilondo irudikatzen duzu zer gertatuko zen, 29 milioi txinatar bapatean Madril, Asturias, Gaztelara.. joango balira, goi kargu politikoak betetzera, gaztelaniara uko eginez, besteei esatera Txineraz hitzegin behar dutela? Askok langile postu soilak betetzera ere, ta politikari txinatarren boterea probestuz, txinera inposatzeko? Esanez, gu ere esploratuak gaude... Zer betekizun bete behar dituzu beste estatu batera zoazenean, hango nazionalitatea izateko? Eskubide politikoak izateko?

@josebagabilondo Argalak zioen balizko euskal estatuan, denek izango genituela eskubide berberak, baina baita betebehar berdinak ere. Zuk AEBtan euskaldunekin bazaude, euskara erabili ahalko duzu, beraiek hemen erdara ere. Baina zuk AEBtan derrigorrez ta normala da, hainbat esparrutan, Ingelesa jakin ta erabili beharko duzu. Arras ezberdina da,euskara jakin,ta bakoitzak nahi duenean nahi duena erabili. Madrilen afrikar batek, bere hizkuntza familiarekin,baina gaztelania derrigor esparru askotan.

@josebagabilondo niretzako zentzugabekeria da esatea, Euskal estatuari uko egiten diot,EAJk aginduko duelako,edo uko egingo diot, sozialismoa ezarriko delako.Estatua badugu,eskumak, ezkerrak, komunistek.. Beraiena ezartzen saiatuko ziren, batzuetan batzuk irabaziz, beste batzuetan beste batzuk.Doiago, ez doiago..Espainiako estatua birpentsatzeaz ari da,beste nazioekin "doiago" izateko.Maiak defendatzen duena, erdaldunek euskarari uko egin diezaioten da.Txapa ez bada zergatik dakit esaten dizut.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.