oso ikuspegi interesgarria andaluziatik, euskal herria, europa eta egungo egoera historikoki pentsatzeko vientosur.info/spip.php?articl

@josebagabilondo interesgarria baina hainbat gauzekin ez nago ados. Esaten duena azken finean estatuari uko egin behar diogula. Ta estaturik ezean goiz edo berandu EH ta euskaldunak desagertuko gara. Etnia 1 kontzientzia nazionala hartzen duenean nazio bihurtzen da, jatorria etnian egoteak ez du esan nahi nazioaren oinarria ta bere partaideak etnian izan behar dutela jatorria. Milaka adibide ditugu, Txiki, Txilardegi, Permach.. Ta ezin garela gehiengoa izan? +

@Suagaar ez ez du esaten estatuari uko egin behar diogu nik, baizik eta estatua burpentsatu behar dugula (bestela EAJ ek kudeatutako euskal estatu neoliberal batekin amaitu dezakegu}

@josebagabilondo Argalak zioen balizko euskal estatuan, denek izango genituela eskubide berberak, baina baita betebehar berdinak ere. Zuk AEBtan euskaldunekin bazaude, euskara erabili ahalko duzu, beraiek hemen erdara ere. Baina zuk AEBtan derrigorrez ta normala da, hainbat esparrutan, Ingelesa jakin ta erabili beharko duzu. Arras ezberdina da,euskara jakin,ta bakoitzak nahi duenean nahi duena erabili. Madrilen afrikar batek, bere hizkuntza familiarekin,baina gaztelania derrigor esparru askotan.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.