Jarraitu

@admin ez dakit nire proposamena garatu daitekeen baina hor doa badaezpada ere: lagun batzuk twiterretik mastodonera pasatu ginen hemen ere mezu pribatuaren aukera erabiltzeko gure arteko elkarrizketetan. Zoritxarrez mastodoneko sistema konplikatuegia eta nahasiegia da. Mezu asko ez zitzaizkigun azaltzen klik egin gabe. Twitterrera itzuli gara. Ba al dago mezu pribatu sistema berezi bat jartzerik, twitter edo fbekoen antzerakoagoa?

@josebagabilondo
Mastodon software librea denez garapen taldeari arazoen berri eman edo iradokizunak egiteko sistema bat dago: (ingelesez)
github.com/tootsuite/mastodon/

Mezu zuzenen sistema hobetzeko eskaera bat badago:
github.com/tootsuite/mastodon/
Issue-a zaharra da, baina oraindik irekita dago eta azken mezuak duela gutxikoak dira, beraz bada esperantza. Hala ere, ezin dizugu ziurtatu garatuko dutenik.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.