Finkatutako toot-a

Zelako maila Espainiko hauteskundeen eztabaidan... negargarria.

Herri txiki zahar honetan
isilik nahi gaituzte
baina kantatuko diegu
libre izan arte.

Kulturaren kontrako erasorik EZ!

Urtarrilaren 30ean Donostian ospatuko den "InfluenZER?" jardunaldian parte hartuko du @josubergara gure lankideak. Eman izena!

ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ gaurko kontzertua hain berezia egin duzuen guztioi.

'Asunak' diskoari agur esateko modu ezinhobea izan da.

Musikariak, lagunak, familia... mila-mila esker zuen etengabeko laguntza eta babesagatik.

Zuek zarie nire kanta txikien indarra.

💚



Ostegun honetan, urtarrilaren 10ean 20:00etan, @TeatroBarakaldo -n epealdi luze baterako gure azken kontzertua eskainiko dugu.

Kontzertu berezia izango da, publikoa ere taula gainean egongo delako.
Sarrerak 👉 teatrobarakaldo.com/event/asun

Aintzinan eitxen zan antzera,
hauxe da geure herriko ohitura,
badator urte amaiera,
min danak bota eizuz sutara!

youtu.be/e-pndty6kGM

Gabon gabian alkartuta,
senide, herritar, lagunak,
etxe honetan sartzen dana
etxekotzat hartuko da.

Ederto paseu gaba, tutlariok!
youtu.be/e-pndty6kGM

27/12/2018

Josu Bergara eta Akorde Txikiak banda Bilboko BIRA kulturgunean "Asunak" diskoa agurtzeko azken-aurreko kontzertua.

Lagun eta beste artista batzuen parte-hartzeagaz.

Sarrera: 5€

OHARRA: Azken kontzertua urtarrilaren 10ean izango da, Barakaldo Antzokian.

Kaixo, lagunok:

Abenduaren 27an 20:30etan Bilboko BIRA aretoan diskoa aurkezteko azken kontzertua eskainiko dugu.

Gabonetako kontzertu oso berezia izango da, artista, musikari eta beste hainbat lagunen parte hartzearekin.

Ondoren epe luze baterako atsedena hartuko dut nire bizitzaren beste erronka batzuei erantzuteko: aitatasuna, @burutu eta abar luzea.

Eskerrik asko beti bezala nire proiektu guztiak babesteagatik.

Mosu haundi bana.

💚

Josu Bergara
www.josubergara.eus

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.