Mila esker atzo baliabideak proposatu zenizkidatenoi. Saiatuko naiz horiekin ensaladila bat egiten nire klaseetan gaia tratatzeko. Gauza da konturatzen naizela nola GAFAMek klasearen esparrua inbaditzen duen, unibertsitatean ere. Nik ikerketa teknikak irakasten ditut hiru gradutako lehen eta bigarren mailetan. Eta, nahiz eta nik hortik ezer ez proposatu, tatxan, beti agertzen dira Gafam ditxosoak

Adibideak jarriko ditut:

- Ikerketa lanei lotutako bilaketa bibliografikoak egiteko google erabiltzea eta, asko jota, google scholar. Ikasleei ez zaie ezta bururatzen EHUko liburutegiko katalogoa (hein baten digitalizatua dagoena jada) kontsultatzea, are gutxiago Dialnet bezalako bilatzaile bat. Irakasle askok esaten diete ikasleei Google Scholar dela bilatzailerik onena.

- Horrekin lotuta EHUko liburutegiak aste honetan konfirmatu dit haien apustua, bibliografia kudeatzaileei dagokionena, kode itxiko tresna pribatua dela, alegia Refworks. Badakitela badaudela Zotero bezalako tresna ireki eta libreak baina horren alde egiten dutela apustua. Zergatia galdetu dudanean, ez dut erantzunik jaso. Baina hori beste kontu bat da

- Ikasleek nire klaseetan datuak sortzeko teknika ezberdinak ikasten dituzte (inkesta estatistikoa, elkarrizketa sakona, talde-eztabaida...). Automatikoki pentsatzen dute teknika horien subjektuak bilatzeko era onena "sare sozialetan zabaltzea" dela. 45 galdera itxi dituen inkesta bat nola hedatuko luketen galdetzean, lehen erantzuna beti da: instagrametik. Kostatzen da azaltzea gehienetan modurik okerrena dela inkesta bat hedatzeko

- Noski, inkesta haientzako google forms da. 4. mailara heldu eta Gradu Amaierako Lanak egitean, inkestak egiten dituzten gehienek pataforma hori erabiltzen dute eta irakasleek ontzat ematen dute. EHUk eskaintzen duen alternatiba, berriz ere, inkestak egiteko plataforma itxi baten (Encuestafacil) harpidetza korporatiboa ordaintzea. Galdetu nuen zergatik ez LimeSurvey instalatu (adibidez) EHUko zerbitzarian. Silence.

- Klaseko egunerokoan ere kolatzen da etengabe. Ikasleentzako taldeko lana = google docs. Estatistikan asko insistitu behar diet, ia debekatu ere, Libreoffice Calc erabiltzeko, haiek nahi dute dena Docs-eko Sheets aplikazioan egin (zeinak, bide batez esan dezadan, formula asko gaizki aplikatzen dituen). Idatzizko lana bada, are zailagoa da ddocs konpartitu horretatik ateratzea. Ordenagailu parean dauden denboraren %99a google-en logeatuta pasatzen dute

- Horrekin loturik, aurreko ikasturtean zerbitzu informatikoari eskaera igorri nion, eskatuz eGelan (EHUko moodleen izena) inplementatzeko tresna bat dokumentu kolaboratiboentzako (adbibdez, Collabora Online). Horrek emango luke aukera ikasleek lan kolaboratiboa moodle barruan egiteko, eta niri haien lanaren gainean komentario eta zuzenketak egiteko. Erantzun zidaten "erabakia hartzen denean jakinaraziko dizugu". Ez zuten erantzun. Aurten berriz idatzi dut "erantzun bat nahi dut" esanez. Nope.

Jarraitu

@okerreko
Batu daiguzan indarrak:
moodle.org/plugins/mod_etherpa
Hori erabilten juek Mondragon Unibertsitatean, UEUn, Akisgranako Unibertsitatean eta etxakixat nun gehiago.
Eskatu egik heuk pe; hartara, gitxienez hiru ixango gozak :-D

@juan etherpad nik asko erabiltzen dut ingurune ugaritan baina esango nuke ikasketa ingurunean hobe dela Collabora, gainera moodle barruan integratzen da eta horrek ematen du taldeka erabili edo kalifikatzeko aukera, besteak beste

@okerreko
Ba, Collabora berriro probatu behar nuke orduan. Niri Etherpadek ikasle askorekin emaitza hobeak eman dizkit Googlek berak baino.
Baina akaso hura ere erabil daiteke.

Nik, gaur gaurkoz, Framapad erabiltzen dut eta estekak eurei pasatu. Emaitza interesgarriak. Holakoren batean ea aurkeztea dudan, sekula indexatukl ez den horietariko batean edo.

@juan bai! Nik ere framapad erabili izan dut, edo nire Nextclouden sortzen ditudan dokumentuak, baina uste dut Collabora egelan bertan integreatzeak badituela bere abantailak... Sekula indexatuko ez den artikulu hori idatziz gero, abisatu eta gustura irakurriko dugu!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.