Gaur neska batek 'Palestina' erosi du Astiberriren standean. Iparraldeko doinua zuen eta zehazki nongoa zen galdetu diot: Baionan bizi baina, izatez, bretoia zela erantzun dit. Bretainian hasi zela euskara ikasten bere kabuz, metodo batekin; eta gero Baionako AEKn perfekzionatu. Eta bukatu du: "Eta orain irakaslea naiz Baionako AEKn".
Zorionak ematekotan egon naiz baina ez: eskerrak eman dizkiot. Euskara jendea.