Bukatu berri dut Susan Sontagek idatziriko Illness as metaphor eta AIDS as metaphor (ez daude euskaratuak). Lan bikainak, baina etengabeko beharra nire barnean egungo egoera emakume handi honen filtrotik aztertzeko. Eta ezin, zipriztin batzuk salbu. #covidasmetaphor
Gizartea errotik eraldatu nahi duen koalizio baten EHko hiriburu bateko bozeramailea Nike zapatilak jantzita ikustean kortozirkuitoa sortu zait ariman #esanbeharnuen #sweatshop
Ez neukan Aitor Urrutiarenak (EAJ) Hezkuntzan Librezaleko kideari joan den asteleheneko ponentzian emandako erantzun lotsabakoaz hitz erdi idazteko asmorik.
Eta ez nuen ezer aipatu nahi uste dudalako hiru direla esan zuen ergelkeria hori esateko aukerak: ezjakintasuna, ostia txarra edo beldurra. Batek ere ez du Urrutiarena leku egokian uzten.
Baina gutxi balitz, azken biek, era berean, beste bi azpi-aukera dituzte: txiringitoa galtzeko beldurra edo ponentzia EH Bilduk eskatu izana.
Iritsiko al da inoiz eguna EAEko polizia ereduak eta jarrerak aldatzeko? Beharrezkoa al da ertzainak oldakorrak eta arroak fabrikatzea?
Polizia gehiegikerien biktimak erreparatzeko urratsak egiten ari diren une berean, ez al dira berriak sortzen ari "jotzera botatzea" protokoloa onartuta duten bitartean?
Has daitezke ertzain berrien formakuntzan gizartearen aldeko zerbitzu publikoaren kontzeptua txertatzen.
Gaur egungo troparekin urrun ezin iritsi alde horretatik.
Google-en datuen erabilera berriz ere ezbaian. AEBetako Mexiko Berria estatuko fiskal nagusiak auzitara eraman du multinazionala umeen datuak ilegalki biltzeagatik.
Ezin hobeto azaldu du Mikel Artetxek eskoletan multinazional handien eskutik ematen ari den burugabeko teknologizazioa.
Galdera zuzena euskal #eguneanbehin librezaleei: posible al da google eta apple gabe parte hartzea? Nik apk lineage-n ezarri dut baina ezin tfno zenbakia balidatzeko urratsa gainditu.
@103781394659519735224 laguntzerik bai? @eguneanbehin@twitter.activitypub.actor
Does your school give the data of their kids to a random cloud provider in another country? Or does it what the capital of Switzerland does for its 35.000 students, keeping their data safe and secure in their own #nextcloud?
Google-ren Chromecast gailu espioia: etxeko sareari buruzko informazioa bidaltzen dio Google-ri, horretarako DNS zerbitzari propioa erabiliz. Paul Vixie DNS-aren asmatzaileetako batek harrapatu ditu.
https://www.businessinsider.es/paul-vixie-blasts-google-chromecast-2019-2
Tut hau #LineageOStik idatzita dago! Bazen garaia!
1. #SoftwareLibrea delako.
2. #Pribatutasuna hobetzen laguntzen duelako.
3. @librezalek auzolanean eta musutruk itzultzen digulako (eta itzultzen lagun genezakeelako).
4. Aspaldi egin nahi nuelako.
Hori bai, bi orduko lana izan da 😵
LineageOS + Duckduckgo konbinaketarekin, aldiz, arrakasta izan dut.
Bide berriak arazo zaharrentzat. #librezale