Italiako Legio faxisten oroimenez eraikitako monumentu lotsagarri honek, errepresaliatu antifaxisten etengabeko umiliazioa dakar.

Memoria Historikoaren Legea bustitako paperaren parekoa da.

Zorionez, hemendik ehun bat kilometrotara (Estepar herrian), Aranzadi eta CRMH Burgos erakundeen lanari esker, soldadu antifaxisten gorpuak identifikatu, hobi komunetatik atera eta senitartekoei eskura ematea lortu zen labur.eus/GH3Ag

Memoria, duintasuna eta borroka. Ez dugu etziko.

@dabidnet Lotsagarria baina polita benetan. Horrelakoak birziklatzearen alde.

@txikillana ez dakit ba, agian adierazten duenaren eragina izango da, baina ez deritzot polita denik (eta gerturatuz gero nahiko deskojonatuta eta oso zikin dago).

1937an eraiki zen, Francok eskatuta, Sanandere eskuratzeko borrokan eraildako faxista italiarrak omentzeko asmoz. Noski, beste alderdiko presoen indarrarekin. Uste dut irakurri nuela, gorpuak (300 inguru) piramide horretatik atera eta Zaragozara eraman zirela. Baina ez dut aurkitzen 🤣

Jarraitu

@dabidnet
Italiar gobernua da jabea antza eta gorputzak 1975ean atara zituzten, 400 bat edo.
@txikillana

@kakapo @txikillana eskerrik asko txo! Astebete egongo gara hemen inguruan eta aukerarik izatekotan inbestigatuko dugu 👌

@dabidnet
Beste zeozer gogoratzen badot esangotzut, ondo ezagutzen dot ingurua
@txikillana

@kakapo @txikillana gaur joan gara. Itxita zegoen landa batean daudenez, ez genekien sartzerik geneukan. Auzoko bati galdetu eta erakusteaz gain, herrian gertatu zena laburbildu digu, eraikinak, espetxea, frontea... oso tipo jatorra!

@kakapo @txikillana telefonoa poltsikoan sartzea eta galdetzea bezalakorik ez dago 🤣🤣

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.