Covit-19 dela eta, banaketa zerbitzuan ari diren langileekiko elkartasunez, Katxiporretak online bidalketak bertan behera utzi ditu. Jakinaraziko dizuegu berriro martxan denean.

Koronabirusa dela eta, apirilak 20ra bitarteko BIZI DANTZA saioak atzeratuta gelditzen dira. Aurrerago data berriak jakinaraziko dizkizuegu. Laster arte!
+ Info: www.katxiporreta.eus

🔴 Asteburu honetan Aretxabaletan eta Kanpezun egin behar genituen BIZI DANTZA saioak, ATZERATUKO DIRA.
📣 Data berriak izatean gure agendan jarriko dugu: katxiporreta.eus/agenda/index.

Pasa den ostiralean, Ibarrako Alur dantza taldearekin, larunbatean, Irungo Kemen dantza taldearekin eta igandea, Elizondoko Baztan Ikastolako dantzariekin. Plazer bat izan da asteburu honetan zuek guztiokin oholtza partekatzea. Eskerrik asko! Gora Bizi Dantza! 🌈 💕

Lizarran behar zukeen, baina Oteitzarren elkartasunari esker, bertako kiroldegian elkartu ginen atzo 1200 ahots eta taupada arratsalde hunkigarri batetan.
Zorionak eta milesker Garean Euskara taldeari azken urteotan bezala, oraingoan Udal gobernuaren trabak gaindituta, saio eder hau antolatzeagatik eta Lizarraldeko euskaltzale guztiei zuen elkarlan eredugarriagatik! Biba zuek! Gora Nafarroa Euskalduna! 💜💋🌈

⚠️Garean Euskaldunon Elkartearen eskutik LIZARRAN egin behar genuen BIZI DANTZA saioa...
🔴OTEITZAko ITURTXIPIA KIROLDEGIAN izanen da. Otsailaren 5ean arratsaldeko 17:30ean.
🎟SARRERAK SALGAI: Gaur urtarrilak 29, arratsaldetik aurrera Lizarrako Ikastolan, Remontival Ikastetxean eta INO, Irrintzi eta Clarin liburudendetan. Egunean bertan Kiroldegiko leihatilan ere salgai egongo dira.
🚌Autobusak: Lizarratik:16:15ean
Oteitzatik: itzultzeko 18:45 eta 19:45ean
🚗🚕TRAFIKOA ETA APARKALEKUA ANTOLATUKO DA.

Atal berria estreinatzen dugu KATXIPORRETA TBn. Gaur, gure Sagu maitagarria, 🐭 💕 inauterietako apaingarriak prestatzen harrapatu dugu...eta hainbat gauza kontatuko dizkigu! Ez galdu!
🔴 KATXIPORRETA TB: youtube.com/watch?v=NlUZ2-RL1w

Larunbatean BIZI DANTZA ikuskizuna grabatu genuen Andoaingo Bastero Kulturgunean. Eskerrik asko @Yogurinha Borovari, Vanesa Castaño Belloni, Errenteria Musikal Dantza-Musika Eskola ko lagunei, Ereintza Dantza Taldeari, bertaratu zineten guztioi eta Factory eta Pixeleko teknikoei. Denon arteko lan ederrari esker, emaitza paregabea izango dugu laster! 💛🧡❤💙💚💜

🎬 Datorren larunbatean, urtarrilak 25, Andoaingo Bastero Kulturgunean, BIZI DANTZA ikuskizuna grabatuko dugu 🎥. Zatozte MOZORROTUTA!
🔴 Gaia: euskal dantza eta, fabulen bidez, animalien mundua. AUKERATU ZUEN MOZORROA! 🎵🦁🐛🐺🐠🐢🐞🐘🦓🎼


“Lur eta Amets“ek Euskal Herria zeharkatuko dute, abenturaz-abentura garai eta pertsonai ezberdinekin. Gaur Arrasaten, bihar Bilbon, igandean Altsasun!


Informazio gehiago: www.luretaamets.eus

Ondarrun eta Lezon egin ditugu irri, kantu eta dantzan, gabon sasoiko azken bi saio ederrak. Datozen egunotan atsedena hartuko dugu eta berehala indarberrituta zuekin izango gara berriz ere Bizi Dantza ikuskizunarekin. Eskerrik asko hilabete honetan zehar zuen maitasuna, alaitasuna eta babesa adierazi diguzuen guztioi! Gora Euskal Irria!
www.katxiporreta.eus/agenda

Bilboko Euskalduna Jauregian izango gara datorren igandean, abenduak 29, 16:00etan eta 19:00etan.Yogurinha Borovak eta Ibarrakaldu dantza taldeak gurekin oholtza konpartituko dute.
Sarrerak salgai: Euskaldunako leihatilan eta ticket.kutxabank.es/euskalduna webgunean.

Iruñea iluna argiztatu dugu. 2500 taupada bat eginik bizi-dantzan, euskaraz, alaitasunez eta maitasunez. Denon artean aurrera egingo dugu, sentitu, pentsatu, ekin beti elkarrekin! Eskerrik asko emanaldian parte hartu duzuen guztioi, Amets bide dantza taldea, Bonberenea txaranga, Yogurinha Borova, Jon Maya, Vanesa Castaño eta familia, Olentzero, Maridomingi, antolakuntzan aritu zaretenok eta milesker zuei guztioi, elkartasun zaparrada tantaz tanta osatu duzuenoi. Zentsura putzura!

Durangoko Azokak ateak itxi zituen igandean arratsaldeko 20:00etan. Bertan izan ginen katxiporretarrok eta hainbat irudi jaso ditugu egunotan. @yogurinha borova @berritxarrak @katxiporreta @lur eta amets
!

Euskara da gure aterkia
Azpian babesteko irekia
Euskara gure karamelua
Txoko-marrubi zaporezkoa
Koloretako maletagaz goaz
Zu ta biok noranahi euskaraz.🌈
youtube.com/watch?v=QE8ncwKNxD

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.