Jarraitu

Eszena: euskaltegia, ariketa zozo bat bukatu berri, A ikaslearen galdera:
- Barkatu, zer da "larrua jo"?
Irakasleak, urduri:
- Zera... aktibitate fisiko bat da, euuu... normalki bi pertsonak elkarrekin egiten dute... anitzetan biluzik, arroparik gabe... ohean egiten ahal da!
A, B, C... ikasleak, irriz:
- Ados, ulertu dugu!
Z ikaslea, irakasleari zuzenki begiratuz, serio eta beltz:
- Lutte gréco-romaine! / Lucha grecorromana!

Ikasgela barrez lehertzen, txistea delakoan. Baina galdera zintzoa dela ikustean, irakasleak eskuekin sarketaren nazioarteko keinua erakutsi dio, lehen baino urduriago.
Z ikaslea guztiz galdua.
Estralurtar infiltratua dela susmatzen hasia naiz.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.