@kilkerra bigarrenean akatsa dago, "etortzen bazina" beharrean "etorriko bazina", ezta?

@mikelgs
Biak dira zuzenak. Oker ez banaiz:
- "etorriko balitz" mendebaldean erabiltzen da (Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa Garaiko zati handi batean eta Lapurdiko puska batean)
- "etortzen balitz" aldiz, ekialdean erabiltzen da (Lapurdi gehienean, Nafarroa Garaiko puska batean, Nafarroa Beherean eta Zuberoan)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.