@Aitzol @UZEI @mikelgs
Sartuko naiz ba, ni ere. Hasteko, gorago aipatu bezala, "zeren etorri da" gisakoak onartuak dira, beraz zilegi da irakastea.

Hala ere, nire ustez hobe da bait-formarekin irakastea, edo zuzenean -elako erabilaraztea hasieratik. Zergatik? Menderagailua aditz jokatuan ezartzea delako euskarak esadietan mendeko perpausa jokatuak txertatzeko duen erreminta nagusiena. Iruditzen zait prezedente txarra dela "zeren etorri da" ikastea.

Jarraitu

@Aitzol @UZEI @mikelgs
Bestela erranik; goiz ala berandu ikasi beharko badituzte euskarak berezkoak eta oso erabiliak dituen -larik, -enean, -en, -enetz, -ela, bait- formak, zergatik nahasi ikasleak salbuespen antzeko batekin? Zergatik baztertu -lako zaila delakoan, antzeko egitura badute menderatzaile gehienek? Hobe da, nire ustez bederen, hasieratik naturalizatzea.

Baina Lehen Hezkuntzan ez naiz ari... Agian oso purista nabil.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.