Hamen dakat semia Minecrafteko Korrikako ez dakitt ze kristo egitten, @galaipa 😜 (nik ez dot ostirik be ulertzen)

@kilkerra @galaipa Ari dira! 😀 18:30etan hasi dira eta han utzi ditut, ni lanera etorri behar izan naiz.

@txikillana
@kilkerra
Bai! Hau antolatu dugun hirugarren edizioa izan da. Oraingoan AEKarekin batera modu "ofizialean" 😄.

Minecraft oso joko aproposa da horrelakoak egiteko ze oso malgua eta pertsonalizagarria da. Jokuan lekukoa ikusi eta Korrikako musika entzutea lortu genuen adibidez!

Ekitaldia 360 gradutan grabatu genuen. Ea laster dugun bideoa prest.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.