@porru
Zalantza sortu didazu, eta EGLUn begiratu ondoren, auzia nik uste baino korapilatsuagoa dela dirudi. EGLU VII-k 12 orrialde hartzen ditu puntu hori aletzeko (eta neuri ez dit askorik argitu).

JAGONETek biak posible direla besterik ez dio (baina -TZEKO gehiago erabiltzen dela).

Nik aipatutako ezberdintasuna zenbait tokitan baizik ez da egiten, beharbada.πŸ˜…

@porru
Biak posible. Nire ustez, "egiteko eskatu" formak agindu kutsua du, "egitea eskatu" forma eskaerarekin lotzen dut.

@Aitzol @UZEI @mikelgs
Bestela erranik; goiz ala berandu ikasi beharko badituzte euskarak berezkoak eta oso erabiliak dituen -larik, -enean, -en, -enetz, -ela, bait- formak, zergatik nahasi ikasleak salbuespen antzeko batekin? Zergatik baztertu -lako zaila delakoan, antzeko egitura badute menderatzaile gehienek? Hobe da, nire ustez bederen, hasieratik naturalizatzea.

Baina Lehen Hezkuntzan ez naiz ari... Agian oso purista nabil.

@Aitzol @UZEI @mikelgs
Sartuko naiz ba, ni ere. Hasteko, gorago aipatu bezala, "zeren etorri da" gisakoak onartuak dira, beraz zilegi da irakastea.

Hala ere, nire ustez hobe da bait-formarekin irakastea, edo zuzenean -elako erabilaraztea hasieratik. Zergatik? Menderagailua aditz jokatuan ezartzea delako euskarak esadietan mendeko perpausa jokatuak txertatzeko duen erreminta nagusiena. Iruditzen zait prezedente txarra dela "zeren etorri da" ikastea.

@mikelgs @UZEI
Horrekin trauma bat dut, erantzuna bilatzeak izutzen nau.

ZALANTZAINDIA: argitzen dituenak baino zalantza gehiago sortzen dituen hizkuntza erakundea.

@porru @txikillana
Euskaraz ere euskalkien araberakoa da, itxuraz. Orain arte ez zitzaidan begiratzea bururatu.

@porru
Ezpeldoiko bokata,
hura bokata ederra!

Bereterretxeren kantoria? Norbait? Gehiegi zen? πŸ˜…

@desertorea
#3 3/6

⬜🟨⬜⬜🟨
⬜⬜🟨🟨⬜
🟩🟩🟩🟩🟩

wordle.talaios.coop

Euskal adarjotzearen gailurra litzateke Ezpeldoi herrian bokatategi bat ireki eta ogitartekoak saltzea.

Azken aldian arrosasarea.eus webguneak sarri uzten nau ezin sarturik... Arima damilkit.

@porru @mikelgs
guk guri hori digugu litzateke, ezta?
gatzaigu gu guri dela suposatuko nuke nik neuk.

@mikelgs
Bon, gatzaizkigu edo gatzaigu, bi aldiz emana da GU pertsonaren marka.
Kasu horretan "zaigu" behar luke izan. Edo "zaizkigu", haiek eskatzen badigute.
Deformazio profesionala, barka.

Zutabe ona gaur Berrian Gorka Juliok idatzi duena.
Baina "gatzaigu"? Benetan? πŸ˜‚

@Xipiryon
Be, zure esanaldian 5 letrako bost hitz dira. Justu irri egiteko kontatu ditut: ideia, itzel, baina, jakin, letra
Ez etsi! ✊

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.