Dakizuenez, on line denda martxan dugu eta "Limousin kartoiak"-ki esker, bidalketak txukun egin ditzakegu, birziklagarriak diran kaxetan!
Mila esker zuen ekarpenagatik!
Kaxa dotoreak baietz?
kilometroak.eus/Denda
@UzturpeIkastola

🔉 Igo bolumena!
🎙️ Kantatu
💚 Maitatu eta
💃🏻 Dantza

🌱...eta zabaldu, berreskuratzeko dugunagatik...


🙂
youtu.be/gUX2kBvUFwA

Aurkezpen ekitaldiko beste ikuskizun bat laburtu dizuegu hemen; antzerkia. Ikastola sortu zen urte haietan, Extremaduratik Ibarrara etorri zen famili baten gorabeherak antzeztu zituzten Ikastolako hainbat ikasle eta irakasleek. Gogoratu ekitaldi osoa ere ikusgai dagoela Youtubeko Kilometroak kanalean.
youtu.be/5OY9ab01tRY

Sorpresa eta emozio askoko ekitaldia sortu dute hainbat irakasle eta herritarrek. Sartu eta disfrutatu ezazu gurekin batera. youtu.be/n_sIB0wPq6Y

KILOMETROAK JAIALDIA AZAROAREN 26AN
Kilometroak-Ibarra aurkezpen jaialdia izango dugu hilaren 26an, Ibarrako polikiroldegian.
Gonbidatuta zaudete ikasle, ikasle ohi, familia, langileak… eta herritar guztiak orokorrean, urte hau Ibarraren urtea ere badelako.

Sorpresa eta emozio askoko ekitaldia sortzen ari dira hainbat irakasle eta herritar, eta zuek ere, bertan egotea gustatuko litzaiguke.

Gonbidapenak:
www.kilometroak.eus helbidean dohainik.

LH eta HHko ikasleak ere arkatz magikoak eskutan hartu eta Kilometroak irudikatzen eta idazten aritu ziren. Arkatz magikoek muturrean dituzten haziak ere erein zituzten. Orain landareak ondo zaindu eta laister fruituak jasotzeko moduan izango gara.

1802an lortu zuen burujabetza Tolosatik, eta egun, lau milatik gora biztanle ditu. Industria eta zerbitzuak ditu Gipuzkoako herri askoren tankeran, baina badu bereizgarri bat: herriko erdigunea baratzeak dira. Bost etxe daude landareak saltzetik bizi direnak, azokaz azoka.

Bizi asko duen herri txiki ez hain txikia da, dozenatik gora eragile eta elkarteen eraginez, giro herrikoia dagoelarik bertan. Aurten, Kilometroak mugimenduari esker, herri giro hori elikatu nahi dugu.

Erakutsi haria

Non izango da Kilometroak 2022?

Ibarran! Ibarra Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldea eskualdean dagoen udalerria da. Nahiz eta Berrobi, Belauntza edota Villabona mugakide izan, Tolosarekin du muga bisualena, herri honen ondo-ondoan baita.

Aupa, Euskal Herria!
Dagoeneko egin dugu lekuko aldaketa eta hurrengo Kilometroak Ibarran izango da, Uzturpe Ikastolak antolatuta. Ibarra, Tolosaldean aurkitzen den herri bizia da, baratzeengatik eta piparrarengatik ezaguna. Piparrekin batera, Ikastolak garrantzi berezia du bertan, herriari nortasuna eta herri izaera ematen diolako. Hasiak gaude urte zoragarri bat prestatzen eta zuekin batera gozatzea plazer bat izango da.

Bihar izango den 'Ikastola, zergatik eta zertarako' mahai-inguruaren atarian, elkarrizketa egin dio Urola Kostako Hitzak Larraitz Ariznabarreta Ikastolako lehendakari ohiari. Hemen irakurgai:
zarauzkohitza.eus/zarautz/1551

Atzoko Kilometroak Txikiaren nondik norakoak bideo eder honetan bildu dituzte @ErloTelebista|ko lagunek. Eskerrik asko! Hemen duzue ikusgai: youtu.be/TuQe3MCjxrk

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.