Ibarran! Ibarra Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldea eskualdean dagoen udalerria da. Nahiz eta Berrobi, Belauntza edota Villabona mugakide izan, Tolosarekin du muga bisualena, herri honen ondo-ondoan baita.
1802an lortu zuen burujabetza Tolosatik, eta egun, lau milatik gora biztanle ditu. Industria eta zerbitzuak ditu Gipuzkoako herri askoren tankeran, baina badu bereizgarri bat: herriko erdigunea baratzeak dira. Bost etxe daude landareak saltzetik bizi direnak, azokaz azoka.
Bizi asko duen herri txiki ez hain txikia da, dozenatik gora eragile eta elkarteen eraginez, giro herrikoia dagoelarik bertan. Aurten, Kilometroak mugimenduari esker, herri giro hori elikatu nahi dugu. #kilometroak#ibarra
1802an lortu zuen burujabetza Tolosatik, eta egun, lau milatik gora biztanle ditu. Industria eta zerbitzuak ditu Gipuzkoako herri askoren tankeran, baina badu bereizgarri bat: herriko erdigunea baratzeak dira. Bost etxe daude landareak saltzetik bizi direnak, azokaz azoka.
Bizi asko duen herri txiki ez hain txikia da, dozenatik gora eragile eta elkarteen eraginez, giro herrikoia dagoelarik bertan. Aurten, Kilometroak mugimenduari esker, herri giro hori elikatu nahi dugu. #kilometroak #ibarra