Dakizuenez, on line denda martxan dugu eta "Limousin kartoiak"-ki esker, bidalketak txukun egin ditzakegu, birziklagarriak diran kaxetan!
Mila esker zuen ekarpenagatik!
Kaxa dotoreak baietz?
kilometroak.eus/Denda
@UzturpeIkastola

KILOMETROAK JAIALDIA AZAROAREN 26AN
Kilometroak-Ibarra aurkezpen jaialdia izango dugu hilaren 26an, Ibarrako polikiroldegian.
Gonbidatuta zaudete ikasle, ikasle ohi, familia, langileak… eta herritar guztiak orokorrean, urte hau Ibarraren urtea ere badelako.

Sorpresa eta emozio askoko ekitaldia sortzen ari dira hainbat irakasle eta herritar, eta zuek ere, bertan egotea gustatuko litzaiguke.

Gonbidapenak:
www.kilometroak.eus helbidean dohainik.

LH eta HHko ikasleak ere arkatz magikoak eskutan hartu eta Kilometroak irudikatzen eta idazten aritu ziren. Arkatz magikoek muturrean dituzten haziak ere erein zituzten. Orain landareak ondo zaindu eta laister fruituak jasotzeko moduan izango gara.

Non izango da Kilometroak 2022?

Ibarran! Ibarra Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldea eskualdean dagoen udalerria da. Nahiz eta Berrobi, Belauntza edota Villabona mugakide izan, Tolosarekin du muga bisualena, herri honen ondo-ondoan baita.

Aupa, Euskal Herria!
Dagoeneko egin dugu lekuko aldaketa eta hurrengo Kilometroak Ibarran izango da, Uzturpe Ikastolak antolatuta. Ibarra, Tolosaldean aurkitzen den herri bizia da, baratzeengatik eta piparrarengatik ezaguna. Piparrekin batera, Ikastolak garrantzi berezia du bertan, herriari nortasuna eta herri izaera ematen diolako. Hasiak gaude urte zoragarri bat prestatzen eta zuekin batera gozatzea plazer bat izango da.

Bihar izango den 'Ikastola, zergatik eta zertarako' mahai-inguruaren atarian, elkarrizketa egin dio Urola Kostako Hitzak Larraitz Ariznabarreta Ikastolako lehendakari ohiari. Hemen irakurgai:
zarauzkohitza.eus/zarautz/1551

'Ikuspegi feminista txertatzeko urratsak: non jarri behar dugu begirada?' izenburupean, antolatzeko buru-belarri lanean ari diren lan-talde guztietako kideek formazio feministaren lehen saioa izan zuten atzo, Emagin elkarteko kideen eskutik

Ez huts egin otsailaren 28rako antolatu dugun mahai-ingurura: 'Ikastola: zergatik eta zertarako'.

Herritik eta herriarentzat sortu zen Ikastola, eta euskarazko hezkuntzan mugarri izan da.

Orain artekoaz eta aurrera begirakoaz jardungo dira gonbidatuak. Hezkuntzari buruz gaur egun pil-pilean dagoen gogoetari helduko diote Eduardo Apodakak, Larraitz Ariznabarretak eta Idurre Eskisabelek, Samara Velte kazetariaren gidaritzapean.

Gonbidatuta zaudete!

'Etorkizunaren nostalgia' kilometroak.eus/iritzia/etorki … @PaulBeitia|ren iritzi artikulua: "Nostalgia da Ikastolaz pentsatzeak niri sorrarazten didana: han bizitako garaien poza eta haietara itzuli ezina"

Iritzi artikulua: "Ikastola berezi egiten duena" kilometroak.eus/iritzi-artikul "Ikastola herri onurarako erakundea da, garai berrietara moldatuz aurrera egiten duena, bizitza euskaratik eta euskaraz azaltzeko proiektu sendoa duena, elkarren arteko aitortzatik eta gainerako guztienganako errespetutik hasita, mundura zabalik dagoena"

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.