Dakizuenez, on line denda martxan dugu eta "Limousin kartoiak"-ki esker, bidalketak txukun egin ditzakegu, birziklagarriak diran kaxetan!
Mila esker zuen ekarpenagatik!
Kaxa dotoreak baietz?
https://kilometroak.eus/Denda #limousinkartoiak #kilometroakibarra
@UzturpeIkastola
🔉 Igo bolumena!
🎙️ Kantatu
💚 Maitatu eta
💃🏻 Dantza
🌱...eta zabaldu, berreskuratzeko dugunagatik...
Hazia ari da fruituak ematen... 🌱
Mila esker Joxe Mari Barriola hazia ereiteagatik!
#baratza #ibarra #irribarra #kilometroak #uzturpe
Aurkezpen ekitaldiko beste ikuskizun bat laburtu dizuegu hemen; antzerkia. Ikastola sortu zen urte haietan, Extremaduratik Ibarrara etorri zen famili baten gorabeherak antzeztu zituzten Ikastolako hainbat ikasle eta irakasleek. Gogoratu ekitaldi osoa ere ikusgai dagoela Youtubeko Kilometroak kanalean. #kilometroakibarra #uzturpe #ikastola #irribarra
https://youtu.be/5OY9ab01tRY
Sorpresa eta emozio askoko ekitaldia sortu dute hainbat irakasle eta herritarrek. Sartu eta disfrutatu ezazu gurekin batera. https://youtu.be/n_sIB0wPq6Y
KILOMETROAK JAIALDIA AZAROAREN 26AN
Kilometroak-Ibarra aurkezpen jaialdia izango dugu hilaren 26an, Ibarrako polikiroldegian.
Gonbidatuta zaudete ikasle, ikasle ohi, familia, langileak… eta herritar guztiak orokorrean, urte hau Ibarraren urtea ere badelako.
Sorpresa eta emozio askoko ekitaldia sortzen ari dira hainbat irakasle eta herritar, eta zuek ere, bertan egotea gustatuko litzaiguke.
Gonbidapenak:
www.kilometroak.eus helbidean dohainik.
LH eta HHko ikasleak ere arkatz magikoak eskutan hartu eta Kilometroak irudikatzen eta idazten aritu ziren. Arkatz magikoek muturrean dituzten haziak ere erein zituzten. Orain landareak ondo zaindu eta laister fruituak jasotzeko moduan izango gara. #kilometroak #uzturpe #ikastola #ibarra
Ikasleekin Kilometroak irudikatzen, ikastola alboko merenderoan.
#kilometroak2022 #ikastolak #uzturpe #ibarra #berrikuntza
Kilometroak 2022 amesten, pintxo tertulia egin genuen Ibarran. Pintxoak jan eta Kilometroen inguruan hausnartu…#bertakojantokia #berrikuntza #ibarra #tolosaldea #ikastolak #euskalherria
1802an lortu zuen burujabetza Tolosatik, eta egun, lau milatik gora biztanle ditu. Industria eta zerbitzuak ditu Gipuzkoako herri askoren tankeran, baina badu bereizgarri bat: herriko erdigunea baratzeak dira. Bost etxe daude landareak saltzetik bizi direnak, azokaz azoka.
Bizi asko duen herri txiki ez hain txikia da, dozenatik gora eragile eta elkarteen eraginez, giro herrikoia dagoelarik bertan. Aurten, Kilometroak mugimenduari esker, herri giro hori elikatu nahi dugu. #kilometroak #ibarra
Aupa, Euskal Herria!
Dagoeneko egin dugu lekuko aldaketa eta hurrengo Kilometroak Ibarran izango da, Uzturpe Ikastolak antolatuta. Ibarra, Tolosaldean aurkitzen den herri bizia da, baratzeengatik eta piparrarengatik ezaguna. Piparrekin batera, Ikastolak garrantzi berezia du bertan, herriari nortasuna eta herri izaera ematen diolako. Hasiak gaude urte zoragarri bat prestatzen eta zuekin batera gozatzea plazer bat izango da.
#ibarra #kilometroak #euskalherria #zeinederraizangoden #ikastola
'Kanta bat, elkarrekin abesteko' https://www.kilometroak.eus/iritzia/kanta-bat-elkarrekin-abesteko Ana Galarragaren iritzi-artikulua, Kilometroen abestiaren harira #Kilometroak #Zarautz #kilometroak2019zarautz
Ainhoa Agirreazaldegik oso argi adierazi dizkigu seme-alabak Ikastolara eramateko arrazoiak, iritzi artikulu argi bezain sendo honetan https://www.kilometroak.eus/iritzia/ikastolak-indarra-eta-kontraindarra … #kilometroak #ikastola #kilometroak2019zarautz #zarautz #kilometroak2019
Lilatoian izan dira Kilometroetako ordezkariak https://urolakosta.hitza.eus/2019/03/11/lilatoian-izan-dira-kilometroetako-ordezkariak/ #kilometroak2019zarautz #kilometroak #Lilatoia #Zarautz
Atzo Lilatoian izan ginen, giro ederrean. Hemen atzoko argazkiekin sortu dugun bilduma: https://labur.eus/KMK-lilatoian #kmk2019zarautz #Lilatoia #kilometroak #Zarautz
Bihar izango den 'Ikastola, zergatik eta zertarako' mahai-inguruaren atarian, elkarrizketa egin dio Urola Kostako Hitzak Larraitz Ariznabarreta Ikastolako lehendakari ohiari. Hemen irakurgai:
https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1551202188310-larraitz-ariznabarreta-ikastola-zertarako-den-jakiteko-zenbait-galdera-erantzun-behar-da #Zarautz #kilometroak #kilometroak2019zarautz
Atzoko Kilometroak Txikiaren nondik norakoak bideo eder honetan bildu dituzte @ErloTelebista|ko lagunek. Eskerrik asko! Hemen duzue ikusgai: https://youtu.be/TuQe3MCjxrk #Kilometroak #Zarautz #kilometroak2019zarautz #kilometroak2019 #KilometroakTxikia
Kilometroak 2022 Ibarran.
Uzturpe Ikastola