Iturgaitzek gobernua Fasciocomunista gisa definitzean, Simpsondarrek erabili zuten terminoa "nazicomunistas" egokitu baino ez du egin... kapitulu mitikoa bestalde!!!

Albiste ona Galizako ezkerreko subiranismoarentzat, desberdintasunak alde batera utzita eta Galiziarentzat historikoa izan daitekeen hitzordu baten aurrean, Causa Galizak BNGrentzat botoa eskatu du...
causagaliza.org/novas.php?k=25

Orain dela 41 urte!!! argitaratu zen elkarrizketa hau "5 todo baloncesto" aldizkarian. Euskal selekzioaren aldeko aldarrikapen argia, zuzena (Euskal Federazioak FIBAn sartzea eskatuko du)... gaur egun ez bezala, hau irakurri eta gero atzerantz goazela sentsazioa dut, pena bat!

Aurrera goaz... Ikastolok VII. Batzarra prestatzen jarraitzen dugu. Gaur bosgarren bilera egin dugu, Orion @ORIOKOHERRI-ikastolan, Urola kostako ikastolekin. Egin ditugun guztiak bezala, oso jendetsua, pozgarria benetan!... interesa piztu da ikastolen artean!!! @EHIkastolak

Gaur bete dira 17 urte Guardia Zibilak Euskaldunon itxi zuela... nire oroitzapen nagusia, eraso hari herri honek eman zion erantzuna, denok bat eginda... benetan momentu hunkigarria!!!

Beste legegintzaldi bat euskal hezkuntza-sistema osoa arautuko duen lege-proiekturik eduki gabe amaituko dena. Beste aukera galdu bat. Espero dezagun hurrengo legealdia behin betikoa izatea... baina hau duela 4 urte idatzi nuen. deja vu!... hurrengoan bai?

Gaur mugaraino joan gara, lapueblara, Assa Ikastolara, Arabako Errioxako ikastolekin egon gara giro paregabean!, beti bezala... Ikastolok VII. Batzarra prestatzen jarraitzen dugu. Atzo bezala, oso jendetsua... interesa piztu da ikastolen artean!!!

Lehengo egunean zurekin egon nintzen "lur eta ametsen" estreinaldian, ez zintudan ondo ikusi, baina ez nuen imajinatu ere azken aldia izango zenik, LABen ezagutu zintudanetik, zenbat bilera, eztabaida, jardunaldi, betiere gure hezkuntza-sistema buruan, agur eta ohore lagun! agur eta ohore Joxe mari! ze palo!

Heldu da eguna!!! filma bihar estreinatuko da Euskal Herriko zinemetan. Zure herrira edo ingurukoetara noiz iristen den jakin nahi duzu? begiratu hemen eta adi egon!
👇👇

Beti bezala oso gustora @HamaikaTb-n, uste dut oso elkarrizketa interesgarria eta sakona izan dela ikastolen eta, oro har, gure herriko hezkuntzaren egoerari buruz... neurri handi batean @bzarrabeitia meritua, kazetari aparta

Gaurko egunez orain dela 8 urte Ibaialde Ikastolaren 25 urteurrena ospatu genuen Sartagudan... Nahiz eta ekaitza eta elurra errepide askoren itxiera eragin zuen, elkartasun olatu bat heldu zen Sartagudara, egun zoragarria eta hunkigarria! @NafarIkastolak @EHIkastolak

2020ko lehena! XABIROIk euskal Komikigintza bezala hamarkada berria indartsu hasi du! @EHIkastolak

Atzo, Montenegroko poliziak agindu bat eman zuen Pljevlako (Serbiako mugan dagoen herri bat) saskibaloi pistatik Serbiako bandera, Trikolorea, kentzeko. Udaltzainek eta Pljevljako garbiketa langileek atzera bota zuten agindua.

Ipar Euskal Herriko zinema geletara ailegatuko dira otsailaren 8an.
“Lur eta Amets” animaziozko filmak Euskal Herriko garai ezberdinetan murgilduko du ikuslea abentura “sinestezin” baten bidez.
Hemen lehen hitzorduak, animatu eta murgildu abentura zoragarri honetan!

Edurne azkarateren, Oiongo San Bizente Ikastola-ko ikasle ohiak, erantzunak hunkitu egin nau "Zaldi urdina-rekin ere entzun dut: zein ondo hitz egiten duen euskaraz Oiongoa izateko. Bagara batzuk periferiaren euskalduntasunaren eta ikusgarritasunaren alde egiten dugunak. Uste dut nire eginbeharretako bat ere badela espazio hori okupatu eta aldarrikatzea." Gora Arabako Errioxa Euskaldun!
argia.eus/argia-astekaria/2675

Regueifaren mundua bere elkartasuna adierazten Pirritx, Porrotx eta Marimototseri. Zorogarria eta hunkigarria bideo hau, "Desde a Galiza ceive... zein ederra den herrien arteko elkartasuna.
youtu.be/Fox0I-tu6jM

zinemara iritsi dira, aurrestreinaldia burutu dugu. Giro zoragarria Donostiako Principe zinemetan, elkarlanean aurrera @EHIkastolak @KatxiporretaEus @elkar @loturafilms. Historia nork eta nola kontatu gako garrantzitsua delako, Guk gurea!

Gaurko egunez orain dela 77 urte Sobietar armada gorriak garaipen garrantzitsu bat lortu zuen Stalingradon. Askorentzat Europar zibilizazioaren salbazioa.

pelikula prentsa aurrean aurkeztu dugu lagunartean. @EHIkastolak @KatxiporretaEus @elkar @loturafilms. Otsailaren 7tik aurrera guztiokin partekatuko dugu Euskal Herriko zinemetan. ! Historia nork eta nola kontatu gako garrantzitsua delako, Guk gurea!

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.