Jarraitu

Geuria, Hego Uribeko komunikabidea, jaso ta tipo honekin aurkitu naiz πŸ˜‚πŸ˜‚πŸ˜‚ Dena irakurtzeko geuria.eus/aldizkaria/2020/059

@koldotxu Jode, tipo serioa ematen du gero! Interesgarria, batez ere EH eta Kataluniako ikerlari-giro leihakorraren aldea. Zergatik ote?

@txikillana eskerrik asko! Maiderri (kazetariari) esan nion argazkian dudan serio planta horrekin adarra joko zidatela, ni ezagututa ez baita sinesgarria πŸ˜‚πŸ˜‚πŸ˜‚
Katalunian apostu oso irmoa egin zuten ikerketaren alde, EAEn aldiz...

@koldotxu Kuriosoa egiten zait, nire #speleo mobidekin lotua. Izan ere, esango nuke ikerlarion artean izaten ditugun haserreen zati handi bat euskal instituzioen tratu txar honetan duela jatorria. Espeleologoak afizionatuak gara, baina profesionalen artean (arkeo, geo, bio, paleonto...) babarrunak daude jokoan, eta haien egoera prekarioa bada... ahuskan beti.

@txikillana . Elkarlenareko aukera eman dezaken zerbait lehiaketa bihurtuta, tristea da benetan

@txikillana
Nik @koldotxu -ri Euskadi Irratian duela hilabete batzuk egin zioten elkarrizketa bat entzun nuen, eta aluzinatu egin nuen EAEn ikerlarien egoera zein zen jakinda. Eta harritu ninduen bere esperientzia -bai Katalunian eta bai EAEn- zeinen argi eta gordin kontatu zuen entzuteak πŸ‘

@Zaru_ttikiya onartuko dizut ez dudala gogoratzen azken urtean irratitik pasa izana. Bai idatzin nuen egoerari buruz eta nahiko oihartzuna izan zuen, agian horren inguruan zerbait komentatuko zuten. Baina dena posible da πŸ˜‚ @txikillana

@koldotxu @txikillana
Ez dut uste irakurri nuenik, nire memorian Euskadi Irratian "entzun" egin nuela jasota dago πŸ˜‚
Pasarte batzuk oraindik gogoan ditut: Katalunian ikerlarien artean giro ona izan zenutela, oso lagun onak egin zenituela, eta itzuli izanaz damutu ez baina kasik... hemengo egoera ilun marrazten zenuen.
Baina tira, azken aldian nire burua nola dabilen ikusirik (hori ere ikertzeko modukoa!), ez dizut apusturik egingo 😜

@Zaru_ttikiya @txikillana
hara! Ba bai, hori horrela bizi izan dut! Idatzi bai idatzi dut baina ez dut gogoratzen irratian kontatu izana πŸ˜‚πŸ˜‚πŸ˜‚
Edo agian beste Koldo bat dago antzeko gauzak pasa zaizkionak eta irratian kontatu dituenak! πŸ˜‚πŸ˜‚πŸ˜‚
Orain serio, kontua mezua da, ez euskarria, eta mezua ondo gogoratzen duzu, hortaz denok pozik!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.