Jarraitu

Tutlerroko giza- eta gizarte-zientzietako lagunak, zuen laguntza behar dut:
Ez dut ulertzen zer inplikatu nahi den esaten denean zerbait (konstrukzio) “kulturala” dela eta ez “naturala”. Ez gara ba gizakiok naturaren parte eta egiten duguna, kultura, horren parte ere?

@koldotxu beitu txo, nik ya paso honekaz puta mierda danakaz, bakotza sentidutie dakola gudauena eta folletie dakola gudauena baie itzitxie dakoskuiela bakien mesedez

@zital @koldotxu Inplikatu nahi da, pajeo horietan galtzen diren lagunak denbora libre asko dutela, eta eguneroko beharrak (etxebizitza, janaria, etc) bermatuta.

@txikillana @zital @koldotxu eguneroko beharrak bermatuta ez dituen honek (🤭), esango luke, Koldotxu, konstruktu soziala dela maila kulturalean sortzen den ebazpen politikoa (ezaugarri soziokulturalen multzoan oinarrituta: kokapena, gizarte-klasea, garapena, izaera nagusia...) eta naturala biologiarengatik (nolabait esatearren) jasotzen dugun beste zera horiek.

Konstruktu bat existitzen dela jakinda ere, definitzen saila zaidan hori dela esango nuke 😅

@dabidnet @txikillana @zital eskerrik asko zuen iritziengatik! Apuntatuta! Eske ez dakidanez ezin dut eztabaidatu, bakarrik iritziak jaso 😉

@koldotxu @txikillana @zital ni ez naiz filosofian a(d/r)itua eh!? Noizean behin gauzaren bat irakurtzen dut eta gora etorri naiz, simpleki 😜

@dabidnet @txikillana @zital nahiago dut bere intuitzioak gidatuta gora datorren jendea, “aditu” totxo bat baino 😉

@zital nire ustez konstruktu sozialek genero identitateari baino askoz hausnarketa zabalagoei eragiten die. Larrua jo eta bakoitzak nahi duen bezala sentitzeko aukerak goraipatu dituzulako aipatzen dut @txikillana @koldotxu

@dabidnet @zital @txikillana @koldotxu Igual hau begiratzeko forma errezena izan daiteke pentsatzea kulturala den oro aldakorra dela leku eta une batetik bestera. Esaterako, generoak, adina, sexualitatea, denbora, espazioa, heriotza... ulertzeko forma ezberdinak daude leku eta une historiko ezberdinetan. Naturaltzat jotzen ditugun gauzak ez dira aldatzean leku batetik bestera. Adibidez: gizakiok arnasa hartu behar dugu bizitzeko.

@koldotxu naturak guk gabe egin ditzake basoak, meandroak, euriteak, kosta txikizioak, lurrikarak sumendiak... Guretzat, gure kulturarentzat asko txikizioak dira. Kulturalki hor bizitzea otu zaigulako.
Kulturak beste animalietatik bereizten gaitu, eta guk bai egin, egiten, eta egingo ditugula txikizioak gure agintariek nahi duten arte.

@koldotxu lol "natura" ere ez da naturala, "natura" ere giza sorkuntza bat da, natura/gizartea dikotomia ez da naturala. xvi-xviii mendean sortzen da giza zientzien gorakadarekin

@koldotxu eta antropozenoak dakarrena, natura/gizarte dikotomiaren amaiera da: gizona subjektu gwologiko "natural" bihurtu da, natura aldatzen baitu errotik

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.