@koldotxu Hemen Blake Lemoinek LaMDArekin izan omen zuen elkarrizketa:
cajundiscordian.medium.com/is-

Atzo irakurri nuen. Momentu batzuetan entzundako gauzak errepikatzen dituela iruditu zitzaidan, baina beste batzuetan... Hotzikarak.

@aldatsa istoriotxoaren ta sentimenduen kontuaren ostean irakurtzeari utzi diot zeren akojonatzen hasi naiz…

@koldotxu @aldatsa egia da baita ere, honi begira gauden bitartean, kontzientziarekin edo gabe, ​k (ergatiboa traola zuzenaren truke) benetan eragiten dituzten arrakala praktikoetatik ere ezkutatzen garela...

(Txiolandiarako esteka) twitter.com/GiadaPistilli/stat

@RiverRock @koldotxu @aldatsa antropomorfizazioa oso joera gizatiarra da. Eta gauzei kontzientzia ematearena ere bai. Kontzientziak ez du zergatik inteligentzia artifizialen azken muga/telosa izan beharrik. Hori giza harrokeria/zentrismoa da.

@josebagabilondo @RiverRock @aldatsa ados, baina helduko da momentu bat non autokontzienteak izango diren eta gu esaten "joera gizatarria da hori horrela ikustea". Ups.

@koldotxu @RiverRock @aldatsa Ez, hain zuzen: "iritsiko da momentu bat" teologia hutsa da, antropomorfizazio ez-zientifikoa. Momentu hori agian ailegatuko ez den aukera onartu behar duzu zientzialari bezala, hain zuzen obsesio hori gizatiarra dela, eta inteligentzia artifizialaren historia beste nonbaitetik joan daitekeela. Ez da kasualitatea Googleko aditu horrek lehenago teologia ikasi zuela ;-)

@josebagabilondo @RiverRock @aldatsa zera, Joseba, honetan ez dut ikertzaile moduan jarduten, asike oso malgua izan naiteke nire zorroztasun epistemikoarekin 😉
Ta, malgutasunetik, egokiak iruditzen zaizkit gai honi hurbilketa teologikoak, narratiboak eta "not if, but when". Azken finean konszientzia/arima giza-konstrukto bat da eta markoak ez du arrazionala izan behar

@koldotxu @josebagabilondo @aldatsa Ba elkarrizketa originala irakurri dut, eta benetan pentsatu arazten duela. Ezin zantzurik atera benetan "sentitzen" duen edo hitzak josteko habilezia bakarrik den.
cajundiscordian.medium.com/is-

@xa2_baraka ez dakit lasaigo uzten nauen edo AIen gaitasuna gutxiesten ari garen...

@koldotxu lasaitzen nauen gauza bakarra,artikuluan esaten den bezala, garapen ildoak ez doazela hortik: zein enpresak nahiko luke klase kontzientzia duen AI bat?

@koldotxu honen arira eta bidalitako artikulu horretatik abiatuta, hau idatzi berri dut @puntueus en sarean.eus/makina-kontzienteak

@xa2_baraka @puntueus oso interesgarria Xabi!
Baina, ezjakintasunetik, galdera bat: enpresek konszienteak diren AI-ak bilatzen ez badituzte ere, bilatzen duten hori lortu nahian, zoriz lor dezakete konszientzia duen AI bat? Ta Benderrekin garagardo batzuk gustora hartuko nituzke... 😉

@koldotxu @puntueus ba ezdakit ba... Hainbat esparru elkartzen dira hemen. Alde batetik programatzaileen etika eta morala algoritmoetan txertatzen da (ez programatzaileak izaki perbertsoak direlako, gizakiak direlako baizik, ezin ekidin), beste alde batetik "ikasteko" erabiltzen dituzten ereduetan hainbat ikerketetan ikusi da aniztasun falta. Beraz, kontzieneak izan barik ere alde batera edo bestera (gehienetan "batera") "okertuta" egongo dira adimen artifizialak.

@koldotxu @puntueus eta "kontzientzia" zer den, edo ze puntutuik aurrera izaki "natural" zein "artifizial" bat kontzientea den ez daukat garbi. Eta, behin kontzientea izanda, moral edo etika autonomoa garatzeko gai izateko zer behar den ere... Badira AI ak era autonomoan ikastea helburu duten garapenak. Hortik abiatuta, zergatik ez? Ostibiri!!!! 🥶 🥶 🥶 izerdi hotza..... @koldotxu, martitzena dela!!! Nire "kontzientzia" pakean zan! Goazen Benderregaz garagardo batzuk hartzen!!!

@xa2_baraka @koldotxu @puntueus Goazen, lehenengoa nire kontu, aprobetxa dezagun Skynet itzarri baino lehen!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.