@koldotxu Hemen Blake Lemoinek LaMDArekin izan omen zuen elkarrizketa:
https://cajundiscordian.medium.com/is-lamda-sentient-an-interview-ea64d916d917
Atzo irakurri nuen. Momentu batzuetan entzundako gauzak errepikatzen dituela iruditu zitzaidan, baina beste batzuetan... Hotzikarak.
@aldatsa istoriotxoaren ta sentimenduen kontuaren ostean irakurtzeari utzi diot zeren akojonatzen hasi naiz…
@RiverRock @koldotxu @aldatsa antropomorfizazioa oso joera gizatiarra da. Eta gauzei kontzientzia ematearena ere bai. Kontzientziak ez du zergatik inteligentzia artifizialen azken muga/telosa izan beharrik. Hori giza harrokeria/zentrismoa da.
@josebagabilondo @RiverRock @aldatsa ados, baina helduko da momentu bat non autokontzienteak izango diren eta gu esaten "joera gizatarria da hori horrela ikustea". Ups.
@josebagabilondo @RiverRock @aldatsa zera, Joseba, honetan ez dut ikertzaile moduan jarduten, asike oso malgua izan naiteke nire zorroztasun epistemikoarekin 😉
Ta, malgutasunetik, egokiak iruditzen zaizkit gai honi hurbilketa teologikoak, narratiboak eta "not if, but when". Azken finean konszientzia/arima giza-konstrukto bat da eta markoak ez du arrazionala izan behar
@koldotxu @josebagabilondo @aldatsa Ba elkarrizketa originala irakurri dut, eta benetan pentsatu arazten duela. Ezin zantzurik atera benetan "sentitzen" duen edo hitzak josteko habilezia bakarrik den.
https://cajundiscordian.medium.com/is-lamda-sentient-an-interview-ea64d916d917